Liburutegien esparruan esperientzia profesionala edo prestakuntza ez-formala baduzu, baina egiaztagiri ofizialik ez baduzu, Gaitasunak Ebaluatzeko eta Egiaztatzeko Prozeduran (PEAC) parte har dezakezu. ALDEEko bazkide bazara eta hau bideratu nahi baduzu, mesedez, bete formulario hau. Horrela, pertsona interesdunen kopurua ezagutu ahal izango dugu, eta gestioekin hasi. Epea 2025eko azaroaren 12ra arte egongo da zabalik.
Zer da gaitasunak egiaztatzea?
Gaitasunak egiaztatzeko prozesu baten bidez, ofizialki aitortzen da pertsona batek lan-esperientziaren, prestakuntza ez-formalaren edo informalaren bidez eskuratutako ezagutza, trebetasun eta gaitasun jakin batzuk dituela, nahiz eta hori ziurtatzen duen titulu akademikorik ez izan. Aitorpen hori aukera bat da enplegagarritasuna hobetzeko, aukera profesional berriak eskuratzeko edo ikasketekin jarraitzeko, aukera ematen baitu ohiko hezkuntza-sistematik kanpo ikasitakoa baliozkotzeko eta balio ofiziala duen ziurtagiri bihurtzeko.
Prozedura hori doakoa da eta lurralde nazional osoan balio du. Hainbat fasetan antolatzen da, eta dagokion administrazio autonomikoaren bidez izapidetzen da.
Gaur egun, Eusko Jaurlaritzak ez du aukerarik ematen “Liburutegi-zerbitzuak ematea” kualifikazioa egiaztatzeko. Muga hori gainditzeko, BAMAD Galiziako Artxibo, Liburutegi, Museo eta Dokumentazio Zentroen Profesionalen Elkartearen laguntza eskatu dugu. Hala, interesdunek Galiziako Xuntako organo eskudunaren bidez egin ahal izango dute izapidea, BAMADen eta ALDEEren laguntzarekin.
Hortaz, ALDEEko bazkide bazara eta hau bideratu nahi baduzu, mesedez, bete formulario hau. Horrela, pertsona interesdunen kopurua ezagutu ahal izango dugu, eta gestioekin hasi.
Esteka honen bidez, FESABIDeko Prestakuntza Lantaldeak egindako dokumentu bat kontsulta dezakezu, PEACi buruzko oinarrizko informazioarekin.
Beraz, prozedura abiatu nahi baduzu, mesedez, bete formulario hau. Epea 2025eko azaroaren 12ra arte egongo da zabalik.
Baldintzak betetzen badituzu eta zure gaitasun profesionala egiaztatu nahi baduzu, ez utzi aukera hau pasatzen.