Maiatzaren 15etik ekainaren 5era egingo da #1Lib1Ref kanpainaren aurtengo bigarren saioa. Kanpaina honek, urtean bitan, Wikipediako artikuluei falta zaizkien erreferentziak gehitzera gonbidatzen ditu mundu osoko liburuzainak, baita ezagutza askerako grina duen edonor ere. Gure parte hartzea sustatzeko helburuarekin, "#1lib1ref liburuzainak wikilari" online lantegia antolatu dugu, Euskal Wikilarien Elkartearekin batera maiatzaren 14rako. 10:00etatik 12:00etara izango da, aurrez izena eman beharko da parte hartzeko.
ALDEEk dei egiten die, bereziki, bazkide diren liburuzainei ekimen honetan parte har dezaten. Hain zuzen, kanpaina honetan parte gehiagok har dezagun antolatu dugu #1lib1ref liburuzainak wikilari lantegia, Euskal Wikilarien Elkartearekin batera.
Kanpainaren helburua datozen egunetan Wikipediari gutxienez erreferentzia bat egitea da, izan ere, iturri fidagarri bat aipatzea onuragarria da Wikipediako mundu zabaleko irakurleentzat, eta nor egokiagorik horrelako lanetarako liburuzainak baino.
Nola parte hartu: oinarrizko bost urrats
1. Aurkitu aipamen bat behar duen artikulu bat. Hori egiteko modu asko daude. Hemen estrategia batzuk aurki ditzakezu.
2. Aurkitu artikuluaren oinarri izan daitekeen iturri fidagarri bat
3. Wikipediaren estiloaren araberako aipua gehitzen du. Egin klik hemen aipuak eta erreferentziak nola gehitu ikasteko eta Wikipedia editatzeko
4. Gehitu # 1Lib1Ref proiektuaren etiketa Wikipediaren edizioaren laburpenean
5. Partekatu zure edizioa komunikabide sozialetan eta ikasi gehiago liburutegiei eta Wikipediari buruz. Gehitu userbox bat zure erabiltzaile-orrian.
Argibide gehiago: The Wikipedia Library/1Lib1Ref/es - Meta (wikimedia.org)