Zuzenean edukira joan

Hiru hamarkada informazio kudeatzaileen alde lanean

Mota
ALDEE. Erakundea
Data
2021 Azaroa 19

ALDEEk 30 urte bete zituen iaz, 2020an, baina pandemia betean ezin izan genuen ospatu urtemuga hori. Urtebete gehiagorekin eta proiektu berriekin, ilusioz beteta gatoz aurten 30+1 urtemuga ospatzera. Donostiako San Telmo Museoan elkartuko gara eta sorpresa politak izango ditugu. Apuntatu eguna eta eman izena: azaroak, 20.

Dakizun bezala, ALDEEk 30 urte bete zituen iaz, 2020an. Urte gogoangarria inondik ere. Zoritxarrez, pandemia betean ezin izan genuen ospatu urtemuga hori, gogotsu ginen arren. Baina ez dugu egun hori gure agendatik ezabatzeko ausardiarik izan, eta hemen gaude, urtebete gehiagorekin eta inoiz baino gogo handiagoarekin aurten 30+1 ospatzeko irrikaz.

Azaroaren 20an batuko gara Donostiako San Telmo Museoko ekitaldi-aretoan. Bertan, ALDEEk euskarara itzuli duen Robert J. Glushko-ren Antolatzearen diziplina (The discipline of organizing) liburuaren edukiaz eta gaiak eragindako hausnarketez ariko da Tomás Saorín, Murtziako Unibertsitateko Komunikazio eta Dokumentazio fakultateko irakaslea eta Dokumentazioan doktorea. Hain zuzen, bera izan da informazioaren kudeaketarako erreferentziazko esku-liburu bihurtu den The discipline of organizing liburuaren gaztelaniazko itzulpena irekian argitaratzearen aldeko bultzatzaile nagusia. Fernando Juarez izango du solaskide, Muskizko liburuzaina, ALDEEko presidentea eta liburu honen euskarazko itzulpenaren erantzule nagusia.

Urtemuga ekitaldia amaitzeko, Mursego bakarlariak emanaldia eskainiko digu zuzenean.

Ekitaldira joan nahi baduzu eman izena hemen. Izen-emate ordenaren arabera emango dira sarrarak, gehienezko edukia bete arte.

Bazkide izan nahi duzu? Abantaila handiak dituzu

Izena eman

  • Zure interesak babestu
  • Jardueretan parte hartu
  • Deskontuak ikastaraoetan izena ematerakoan
  • Lan eskeintzak jasotzea
  • Lantaldeetan parte hartzeko aukera
  • Informazio profesionala eguneratua eduki

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialak partekatzeko plugin batzuk erabiltzen ditugu gure webguneko zenbait orrialde sare sozialetan partekatu ahal izateko. Plugin hauek cookieak ezartzen dituzte orrialde bat zenbat aldiz partekatu den zuzen ikusi ahal izateko.