Zuzenean edukira joan

IFLAk Interneti buruzko manifestu eguneratua argitaratu du

Mota
Argitalpenak
Data
2024 Abuztua 6

Mundua eta gure bizitzak gero eta digitalagoak diren garaiotan, liburutegietatik sarbide digital hobeak eraikitzeko helburua bete nai du IFLA erakundeak. Hori dela eta, duela 10 urte argitaraturako Interneteko Manifestua eguneratu eta IFLA Internet Menifesto delakoa argitaratu berri du. Kontsulten eta berrikuspenen onarpen prozesu baten ondoren, manifestua eskuragarri dago.

IFLAren webgunean argi adierazten den bezala, dokumentu honek liburutegien ahotsak bateratzen ditu Interneti dagokionez, nahi dugun Interneti buruzko gure ikuspegia ematen du, liburutegiek espazio digitalean duten lekuari buruzko kontakizun sinesgarria azaltzen du eta hainbat eragilerentzako gomendio batzuk eskaintzen ditu. Jakina, manifestua aukera gisa ere ikusten da liburutegiaren ahotsa garrantzitsua eta indartsua izan dadin Interneteko gobernantza-prozesuetan jarraitu beharreko bidea eratzen ari diren nazioarteko eztabaidetan.

Hori dela eta, IFLAk manifestua ahalik eta gehien erabiltzeko eta partekatzeko deia egiten du, jarrain zehazten dituen sustapen-bideak proposatuz:

Sustapenerako iradokizunak:

  • Manifestua zure sarearekin partekatzera gonbidatzen zaitugu. Mesedez, deskargatu gure gordailutik eta partekatu zure kanalen bidez (webgunea, sare sozialak, buletinak, etab.).
  • Manifestua itzuli, zure tokiko hizkuntzara. Manifestua itzultzeko moduak aztertzen ari gara. Lagundu nahi baduzu eta/edo zure laguntza eskaini nahi baduzu, mesedez, hurbildu gugana.
  • Erakuts iezaguzu zure espezializazio-gai espezifikoaren eranskinetako bat.
  • Antolatu webinarra eta/edo manifestua aurkezteko ekitaldi bat (gure laguntza eskainiko dugu behar izanez gero).
  • Nazio mailako, tokiko edo eskualdeko alderdi interesdun eta erabakitzaileei helarazi, manifestuaren onurak eta ikuspegia aurkez ditzaten.

 

Bazkide izan nahi duzu? Abantaila handiak dituzu

Izena eman

  • Zure interesak babestu
  • Jardueretan parte hartu
  • Deskontuak ikastaraoetan izena ematerakoan
  • Lan eskeintzak jasotzea
  • Lantaldeetan parte hartzeko aukera
  • Informazio profesionala eguneratua eduki

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialak partekatzeko plugin batzuk erabiltzen ditugu gure webguneko zenbait orrialde sare sozialetan partekatu ahal izateko. Plugin hauek cookieak ezartzen dituzte orrialde bat zenbat aldiz partekatu den zuzen ikusi ahal izateko.