Iragan urtarrilaren 26an "Datuen garaiko dokumentu-kudeaketa. Datasets-en balorazioa eta babes digitala" izeneko jardunaldia egin genuen Gasteizen eta streaming bidez jarraitzeko aukera ere izan zen. Bada, orain, nahieran eta osorik ikusteko aukera duzu ALDEEren YouTube kanalean. Horrez gain, saio guztien material grafikoa ere eskura dezakezu hemen.
Datuen garaiko dokumentu-kudeaketa. Datasets-en balorazioa eta babes digitala izeneko jardunaldiarekin abiatu dugu urtea eta sekulako arrakasta izan du. Gasteizen, Lakua eraikinean elkartu genituen Jordi Serra, Pilar Campos, Beatriz Franco eta Irune Zumalde adituak eta bertatik bertara ikusi eta entzutera ia 80 lagun etorri ziren. Horrez gain, streaming bidez ere eman genuen eta mundu guztiko 372 lagun konektatu ziren saiora.
Jardunaldiak izan duen harreraz jabetuta, bai antolatzaileok (Eusko Jaurlaritza eta ALDEE), bai hizlariek, erabaki dugu guztia oso-osorik online jartzea eta azalpenen inguruko material grafikoa ere zuen eskura jartzea.
Hortaz, Jordi Serra, Pilar Campos, Beatriz Franco eta Irune Zumalderen hitzaldiak berriro entzun nahi badituzu, oraintxe duzu aukera ALDEEren YouTube kanalean jardunaldia oso-osorik ikusteko moduan baitaukazu.
Materiale grafikoa eskuragarri duzu. Hilabeteko epean ezabatu egingo da.