Hamargarren edizio honetan "Artxiboen papera ikerkuntza prozesuan" izango da gaia eta horren inguruan ariko zaizkigu hainbat aditu uztailaren 4an, Eibarko Markeskoa Jauregian. Izen-ematea zabalik dago.
Informazio eta Dokumentazio Kudeatzaileen X. Bilkura antolatu dugu aurten ere UEUrekin elkarlanean. Hamargarren edizio honetan Artxiboen papera ikerkuntza prozesuan izango da gaia eta horren inguruan ariko zaizkigu hainbat aditu uztailaren 4an.
Ohi bezala, UEUren Udako Ikastaroen barruan egingo da bilkura, goizeko 9:00etatik 14:00etara, Eibarko Markeskoa Jauregian.
Artxiboak ikerketa arlo batzuetarako ezinbesteko iturria dira. Azken urteotan artxiboen hedapen-politikek artxiboak ikusarazteko lan handia egin badute ere, oraindik ez dira behar bezala ezagutzen. Interneterako jauziak ere hedapen-politika horietan eragin handia izan duen arren, oraindik dena ez dago Interneten. Artxibo handi eta txikien artean ere desberdintasun handiak daude, bai kudeatzen dituzten profesionalen profilei dagokienez, bai eta hedapenaren aldetik ere.
Horrez gain, artxiboak ikerketa iturri bezala erabiltzeko behar bezalako formakuntza izatearen garrantzia azaleratu nahi da bilkura honetan, dokumentazioa irakurri eta interpretatzeko orduan testuingurua kontuan izatearen beharra.
Bost hitzaldi
Goiz osko egitarauaren barruan, honakoak izango dira gaiak eta hizlariak:
- Artxibozainak eraginkorrak al gara informazioa helarazteko?
Ramón Martín, Artxibozaina, Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoaren arduraduna.
- Datu hotzetatik harago: egunerokotasunaren printzak dokumentazio historikoan (Gipuzkoa, XV-XVI. mendeak)
Iago Irixoa, Historian doktorea. Ereiten, K.Z.
- Donostiako Aquarium funtsak (SOG, Gipuzkoako Itsas Salbamendua eta Mutiozabal familia)
Lourdes Odriozola, Historian doktorea, Ikertarch enpresako arduraduna, Aranzadi Zientzia Elkarteko, Eusko Ikaskuntzako eta Luis de Uranzu Kultur Taldeko kidea.
- Isilpeko historia berreskuratuz. Emakumeen aurkako errepresio frankista artxiboetako dokumentazioaren bidez berreskuratzeko erronkak.
Ione Zuloaga Muxika, Aranzadi Zientzia Elkarteko historialaria, @ionemloea
Helburuak
Izen-ematea
Izen-ematea gaurtik (maiatzaren 6a) uztailaren 1a arte egongo da zabalik UEUren webgunean eta 10 €ko prezioa izango du guztientzat.
Bilkuraren ostean elkarrekin bazkaltzeko aukera egongo da, baina horretarako ere aurrez izena eman beharko da, matrikula egiterakoan.