Zuzenean edukira joan

Japoniako tekniketara gerturatze bat

Mota
Gertakariak. Kurtsoak
Data
2025 Ekaina 2

Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin ikastaro berezi hau antolatu dugu aurten Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoan: "Japoniako zaharberritzearen hastapenak eta mendebaldeko ondare bibliografiko eta dokumentala zaharberritzeko egokitzapenak". Ikastaroa emateko estatuan honetaz gehien dakien profesionala ekarri dugu: Luis Crespo. Goi mailako ikastaroa izan da eta parte hartu duten ikasleentzat oso garrantzitsua.

Oso gutxitan antolatu du ALDEEk hain ikastaro berezia profesional talde txiki batentzat, baina oraingoan Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzari esker egin ahal izan dugu, bete-betean inplikatu baitira honetan Gipuzkoako Foru Aldundiko artxibozain Ramón Martín, Asier Catalán eta Nahia Agirre.

ALDEEn ohi dugun moduan, ikastaro honetarako ere goi mailako aditu bat kontratatu dugu, profesional handia estatu mailan gai honetan eta pertsona hobea: Luis Crespo.

Profesional talde txiki eta hautatu batentzako ikastaroa izan da, jakitun baikinen zaharberritzeari buruzko ezagutza horiek oso garrantzitsuak ziren haientzat.

Guztira hiru egun oparo izan dira, 20 orduko prestakuntzarekin, Japoniako zaharberritze kulturan murgilduak, eta balorazioak ezin hobeak izan dira, balorazio galdetegian idatzi diguten hau da horren adibide: "Urteak daramatzagu Iparraldean horrelako ikastaro bat egin ahal izateko zain, eta Luis Cresporen honekin hastea lehentasun bat zen. Uste dut denok behar genuela. Artxibo-instalazio hauetan egin ahal izatea luxua izan da".

Bazkide izan nahi duzu? Abantaila handiak dituzu

Izena eman

  • Zure interesak babestu
  • Jardueretan parte hartu
  • Deskontuak ikastaraoetan izena ematerakoan
  • Lan eskeintzak jasotzea
  • Lantaldeetan parte hartzeko aukera
  • Informazio profesionala eguneratua eduki

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialak partekatzeko plugin batzuk erabiltzen ditugu gure webguneko zenbait orrialde sare sozialetan partekatu ahal izateko. Plugin hauek cookieak ezartzen dituzte orrialde bat zenbat aldiz partekatu den zuzen ikusi ahal izateko.