Zuzenean edukira joan

Jardunaldia 'Gure liburutegien etorkizuna: administrazioen arteko kooperazioaren eta profesionalen arteko kooperazioaren bidetik'

Mota
Gertakariak. Jardunaldi eta Topaketak
Data
2014 Ekaina 12

Joan den urtarrilaren 15ean, Bilbon, jardunaldi bat antolatu genuen liburutegi eta artxiboen arteko kooperazio eredu berriak garatzeko bidean elkarrizketarako, ideia trukaketarako eta eztabaidarako foro bat sortzeko helburuarekin. Jardunaldi horren ondorio nagusietako bat izan zen kooperazio eredu berriak lortzeko elkarlanean jarduteko beharra.
Koldo Mitxelena Kulturuneak berriz, 2014ean 20. urteurrena betetzen duela eta, liburutegien arteako kooperazioaz eta kolaborazioaz solasean jarduteko une egokia dela ikusi du.
Horrela, Bilbon hasitako bide horren haritik, eta KMren gogoetari erantzun asmoz, datorren hilean, ekainak 12 eta 19an hain zuen, Donostian, KM Kulturunearen egoitzan Jardunaldi batzuek antolatu ditugu “Gure liburutegien etorkizuna: administrazioen arteko kooperazioa eta profesionalen arteko kooperazioaren bidetik” izenburupean.
Jardunaldi hauen helburua, etorkizun hurbilera begira, egiazko liburutegi sare bat osatzea da. Gaur egun, teknologiek erreztasunak ematen dituztenez, erakunde (erakunde publiko zein pribatu: unibertsitateak, udalak, foru aldundiak, fundazioak, elkarteak, enpresak...) eta kokapen fisikoaren gainetik sareak osatzeko aukera errealitate bat da. ALDEEren ustez, parte guztiek borondatea erakutsi beharko lukete, eta, helburu hau garbi edukita, herritarrentzat zerbitzu osatu eta gaurkotu bat emateko pausoak ematen hasi beharko lirateke.

Bazkide izan nahi duzu? Abantaila handiak dituzu

Izena eman

  • Zure interesak babestu
  • Jardueretan parte hartu
  • Deskontuak ikastaraoetan izena ematerakoan
  • Lan eskeintzak jasotzea
  • Lantaldeetan parte hartzeko aukera
  • Informazio profesionala eguneratua eduki

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialak partekatzeko plugin batzuk erabiltzen ditugu gure webguneko zenbait orrialde sare sozialetan partekatu ahal izateko. Plugin hauek cookieak ezartzen dituzte orrialde bat zenbat aldiz partekatu den zuzen ikusi ahal izateko.