Zuzenean edukira joan

JEID21 jardunaldien izen-ematean deskontua ALDEEKo bazkideei

Mota
ALDEE. Bazkideak
Data
2021 Martxoa 28

JEIDak zinez jardunaldi interesgarriak izan ohi dira eta aurten, gainera, ALDEEko bazkideek deskontua izango dute elkartearen bidez izena emanez gero. Animatu eta parte hartu!!

Ezagutzen dituzu FESABIDek antolatzen dituen JEID (Jornadas Españolas de Información y Documentación)  jardunaldiak?

2019koek izan zuten harrera onari eta arrakastari helduz, aurten ere egingo dira apirilaren 13tik 15era eta maiatzaren 26tik 27ra.

Hori dela eta jakinarazten dizugu martxoaren 12tik, ostirala, zabalik daudela FESABIDek antolatzen dituen JEID21 jardunaldietarako izen-emateak. Akademia birtuala, apirilaren 13, 14 eta 15ean izango da, eta aurrez aurreko laborategia Alcala de Henaresen eta Madrilen maiatzaren 26 eta 27an.

Elkarte eta elkargo profesionalen parte-hartzea eta lidergoa sustatzeko, FESABIDek prezio murriztua eskaintzen die 10 laguneko izen-emateak kudeatuko dituzten elkarteei. Hortaz, izen-ematea ALDEEren bidez eginez gero, prezio murriztua izango duzu:

  • 3 egun ACADEMIA (online): 20€ izango da ALDEEren bidez
  • 3 egun ACADEMIA (online) + LABORATORIO (presentziala): 80€ izango da ALDEEren bidez

 

Horretarako hauxe da egin behar duzuna.

  • Eman izena ALDEEn martxoaren 26a baino lehen.
  • Gutxienez 10 pertsonako taldeak osatu beharko ditu ALDEEk abantailaz baliatzeko.
  • Izena eman duen pertsona bakoitzak, izen-abizenak eta helbide elektronikoa eman beharko ditu.
  • Izena ematen duen pertsona bakoitzak bere emailean jasoko du jardunaldietara sartzeko kodea (Akademia edo Akademia eta Laborategia).

 
Parte hartu nahi baduzu jarri gurekin harremanetan martxoaren 26a baino lehen: aldee@aldee.eus edo 605 715 007
 

JEID21 jardunaldiei buruzko programa osoa eta informazio gehiago: www.fesabid.org/jeid21

Bazkide izan nahi duzu? Abantaila handiak dituzu

Izena eman

  • Zure interesak babestu
  • Jardueretan parte hartu
  • Deskontuak ikastaraoetan izena ematerakoan
  • Lan eskeintzak jasotzea
  • Lantaldeetan parte hartzeko aukera
  • Informazio profesionala eguneratua eduki

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialak partekatzeko plugin batzuk erabiltzen ditugu gure webguneko zenbait orrialde sare sozialetan partekatu ahal izateko. Plugin hauek cookieak ezartzen dituzte orrialde bat zenbat aldiz partekatu den zuzen ikusi ahal izateko.