Zuzenean edukira joan

Jolasa liburutegian

Mota
Gertakariak. Kurtsoak
Data
2025 Iraila 1

Jolasa-liburutegian izeneko ikastaro-sorta antolatu dugula 2025erako. Dagoeneko, pentsamendu ludikoa eta gamifikazioari buruzko ikastaroa egin dugu eta hurrengoa iralean izango da Lucas Ramada adituarekin: "Jolastea garrantzitsua da: Haur eta gazteentzako fikzio digitala eta bitartekaritza kulturala"

Guztira hiru ikastaro antolatu ditugu eta bakoitzak jolasaren alderdi bat landuko du. Nahi dituzunak egiteko aukera eskaintzen dizugu, baina sorta osoak jolasak liburutegian duen lekuari buruzko ikuspegi zabal eta anitzagoa emango dizula uste dugu.

  1. Pentsamendu ludikoa, jolasa eta gamifikazioa liburutegietan. Ana Ordas Garcia adituarekin, maiatzaren 10ean eta 11n, Donostian.
  2. Jugar Importa: Ficción digital infantil y juvenil y mediación cultural. Lucas Ramada Prieto adituarekin, irailaren 25etik 28ra, Errenterian.
  3. Jugando libros. Elena Rodriguez Laborra adituarekin, azaroaren 6an eta 7an, Bilbon.

Hiru ikastaro hauen bidez, besteak beste, gure lan esparruan pentsamendu ludikoak eta gamifikazioak eragin ditzakeen onurak, fikzio digitalak komunikaziorako sortzen dituen posibilitateak eta liburuekin liburutegian jolas egiteko aukerak landuko ditugu.

Lehen ikastaroa Ana Ordas adituak eman zuen maiatzean eta hurrengoak uda ostean izango dira. Lucas Ramada Prieto (@estonovadelibros) eta Elena Rodriguez Laborra (@elena.detalleres) adituak gonbidatuko ditugu literatura eta jolasa lotuz bi ikuspegi desberdin eta interesgarri aurkeztera.

Bazkide izan nahi duzu? Abantaila handiak dituzu

Izena eman

  • Zure interesak babestu
  • Jardueretan parte hartu
  • Deskontuak ikastaraoetan izena ematerakoan
  • Lan eskeintzak jasotzea
  • Lantaldeetan parte hartzeko aukera
  • Informazio profesionala eguneratua eduki

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialak partekatzeko plugin batzuk erabiltzen ditugu gure webguneko zenbait orrialde sare sozialetan partekatu ahal izateko. Plugin hauek cookieak ezartzen dituzte orrialde bat zenbat aldiz partekatu den zuzen ikusi ahal izateko.