Zuzenean edukira joan

Jolasean jarraitzen dugu, liburuak objektu gisa dituen aukerak eta arkitekturak ezagutuz

Mota
Gertakariak. Kurtsoak
Data
2025 Azaroa 1

Liburutegietan jolasak duen lekuari buruzko ikastaro-sorta hirugarren ikastaro batekin osatuko dugu laster, azaroaren 13an eta 14an: "Liburuak jolasten: liburuak objektu gisa dituen aukerak eta arkitekturak". Titulu berezi honekin liburua ekarri nahi dugu jolasaren erdigunera eta horretarako jolaskide ezin aproposagoa topatu dugu: Elena Detalleres, liburu-objektuekin proposamen artistiko-literario-didaktiko gehien egiten dituen getxotarra.

Liburu-objektua izango da abiapuntua eta liburu mota honekin bitartekaritza egiteko hainbat proposamen eta dinamika jarriko dizkigu mahai gainean Elena Detalleres-ek

Liburua objektu gisa hartuta jolasteko aukerak ezagutzeko, esperimentatzeko eta zabaltzeko ikastaro bat izango da hau. Bertan, liburua jolasetik gure sormenarekin konektatzeko tresna gisa erabiliko da. Hainbat eskalatako jolas-aukerak aztertuko dira, eta banaka eta elkarlanean egingo da lan. Bitartekaritza-metodologia "lektoreak" partekatuko dira, inklusiboak, hitzik gabekoak eta adin guztietarako irekiak.

Hori guztia, Bilboko Rekalde Aretoan egingo da, bertan une horretan egongo den erakusketa taldearen lanketan txertatzeko aukera guztiak baliatuz.

Ikastaro hau liburuaren hautaketa, bitartekaritza edo dinamizazioan aritzen diren pertsonei zuzenduta dago; liburutegietan lan egiten duten profesionalei, irakasleei, kultur eragileei, ikasleei eta kultura eta hezkuntza baliabideak zabaldu nahi dituzten pertsonei, liburuaren arkitekturak erabiliz, testutik haratago.

 

ELENA DETALLERES

Elena arkitektoa da eta 15 urte baino gehiago daramatza Detalleres markarekin lanean. Elenak elkarlanaren adierazpen berezia eta indarra deskubritu nahi ditu, parte hartzaile bakoitzaren eta taldearen potentziala sentitzen laguntzen duten dinamiken eta jardueren bidez, sormenetik, arkitektura sozialetik eta ipuinetatik abiatuta.

Ekintza bakoitzak erronka berri bat izaten jarraitzen du, jarduera publikoari, uneari, lekuari eta behar zehatzei egokituz, modu eroso, dibertigarri eta eraginkorrean lan eginez. Elenak liburu berezien sorta batean oinarritzen ditu bere tailerrak, sormenarekin eta jolasarekin konektatzeko.

Liburu-objektuarekin hunkitu eta gozatu egiten da, eta artea, zientzia, arkitektura... eta proposatzen dena lotzen ditu.

“Tailereatzeaz” gain, Elenak kultur programazioa ekoizten du hainbat kolektibo eta artistarekin, museoekin, liburutegiekin, liburu-dendekin... lankidetzan arituz.

Bere lanari buruzko informazio gehiago topatuko duzu euskaraz Behinola aldizkarian eta gazteleraz Urdimbre Ediciones argitaletxearen webgunean.

 

Bazkide izan nahi duzu? Abantaila handiak dituzu

Izena eman

  • Zure interesak babestu
  • Jardueretan parte hartu
  • Deskontuak ikastaraoetan izena ematerakoan
  • Lan eskeintzak jasotzea
  • Lantaldeetan parte hartzeko aukera
  • Informazio profesionala eguneratua eduki

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialak partekatzeko plugin batzuk erabiltzen ditugu gure webguneko zenbait orrialde sare sozialetan partekatu ahal izateko. Plugin hauek cookieak ezartzen dituzte orrialde bat zenbat aldiz partekatu den zuzen ikusi ahal izateko.