Zuzenean edukira joan

JOSEBE ALONSO, EAH-KO ARDURADUNARI ELKARRIZKETA

Mota
Beste erakunde eta elkarteak
Data
2024 Abendua 1

Josebe Alonso Euskadiko Artxibo Historikoan aritu da lanean azken urteetan eta aurten hartu du Artxiboaren arduradun postua. ALDEEn aukera hau probestu nahi izan dugu Artxiboan egiten den lanari, dituen erronkei eta sektoreari buruz berarekin hitz egiteko.

Aurten hartu duzu zure postua, baina ez zara Artxibora iritsi berria. Zein izan da zure ibilbide profesionala hona iritsi arte?

Hezkuntzan urrats batzuk eman ondoren berehala ekin nion informazio kudeatzaile lanbideari. Hasieran udal artxiboan eta batez ere liburutegietan aritu nintzen baina 1993tik aurrera Eusko Jaurlaritzan hasi nintzen lanean liburutegi espezializatuetan, Liburutegi zerbitzuan, inoiz bulego artxiboan eta 2014ko urtarriletik aurrera Euskadiko Artxibo Historikoan aritu naiz lanean.

Artxibo Historikoa 2014an ireki zen eta 2022ko Euskal Autonomia Erkidegoko Dokumentu-kudeaketa Integralaren eta Dokumentu-ondarearen Legeak jartzen du abian. Aurretik Irargi – Euskadiko Dokumentu Ondarearen Zentroa– zen ondare dokumentalaren ardura zuena. Nolakoa izan da urte hauetako bilakaera eta nola ikusten duzu Artxiboa momentu honetan?

Helburu aldetik nahiko naturala izan da bilakaera baina berrikuntza nagusia teknologia aldaketekin etorri da. Gure erkidegoaren dokumentu ondarea mikrofilmatzetik gaur nagusiki erabiltzen diren teknologia digitaletara pasatu gara. Beti ere ondarea gordetzea eta zabaltzea eginkizun nagusienetakoak izan dira.

Artxiboak gordetzen dituen funtsak askotarikoak dira. Nolakoak dira funts horiek eta nola iristen dira bertara?

Badugu 1936an sortu zen Euzkadi’ko bitarteko-Jaurlaritzaren guregana heldu den funtsa eta jatorri pribatua duten beste funtsak ere. Aipatzekoa da, azken funts hauen artean erbesteratutako familia batzuk helarazi dizkigutenak balio handia dutela 1936ko Euzkadi’ko Jaurlaritzarena osatzeko eta beti ere gure historia garaikidea ezagutzeko balio handia dutela. Gure historian zehar garrantzi handia izan duten familien funtsak badaude eta aipatzekoak dira ere, funts berriagoak izanda, enpresenak (FOAT edo Orain S.A., nahiz eta osorik ez egon) eta argazkilari batzuenak (Germán Elorza edo Juantxu Rodriguezenak adibide interesgarriak dira).

Artxiboek gizartearentzat egiten dute lan, baina askotan ezezagunak dira eta artxibozainen egitekoa are ezezagunagoa. Nola egiten du lan Artxibo Historikoak Euskadiko Ondare Dokumentala gizarteratzeko?

Urte asko daramatzagu digitalizazioaren eta Weben bitartez daukagun dokumentu ondarea zabaltzeko apustu handia egiten. Era berean publikoa gurera bertaratzeko eta Artxiboa ezagutzeko antolatzen ditugu erakusketak, hitzaldiak edo bisitak, nahiz eta azkeneko hilabeteetan, eraikinean dauden lanak direla eta, murriztu behar izan ditugun horrelako ekintzak.

Zeintzuk dira hurrengo urteetan Artxiboak jorratuko dituen lan-ildo esanguratsuenak?

Erronka handiak ditugu 5/2022ko legea garatzeko. Besteak beste erkidegoko artxiboen errolda eguneratzeko, artxibo sistema garatzeko eta indartzeko edo balorazioan elkarlana sustatzeko.

Artxibo legeak Euskadiko Artxibo Sistema definitzen du. Sistema horren baitan dauden artxiboak askotarikoak dira, titularitate, aurrekontu, profesionalizazioa maila ezberdinekin. Nola ikusten duzu sektorea?

Une honetan artxibo bakoitzak bere kasa funtzionatzen du benetako sistema garatua ez dagoelako. Erronka handia dugu elkarlanean aritu ahal izateko guneak bultzatzeko.

 

 

Bazkide izan nahi duzu? Abantaila handiak dituzu

Izena eman

  • Zure interesak babestu
  • Jardueretan parte hartu
  • Deskontuak ikastaraoetan izena ematerakoan
  • Lan eskeintzak jasotzea
  • Lantaldeetan parte hartzeko aukera
  • Informazio profesionala eguneratua eduki

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialak partekatzeko plugin batzuk erabiltzen ditugu gure webguneko zenbait orrialde sare sozialetan partekatu ahal izateko. Plugin hauek cookieak ezartzen dituzte orrialde bat zenbat aldiz partekatu den zuzen ikusi ahal izateko.