Beste behin, Amador Fernández adituaren eskutik oinarrizko katalogazio ezagutzak eskuratzeko aukera izan dugu. Ondoren, Pascual Jiménez Huerta. Espainiako Liburutegi Nazionaleko Sailkapen Zerbitzuko burua izan genuen gure artean gai-sarreren eta SHUaren inguruko 15 orduko ikastaroan. Guztiarekin, liburuen anatomian murgiltzen ikasi dugu, gure lan katalografikorako behar ditugun ahalik eta daturik gehien eskuratzeko.
Oinarrizko katalogazio ikastaroaren helburu nagusia ikasleei liburutegi bateko eguneroko lanean aplika ditzaketen jarraibide katalografiko batzuk ematea da. ALDEEk ia urtero antolatzen du hastapen ikastaro hau, ondoren MARC21 formatuko katalogazioan sakontzeko aukera emanez eta modu horretan lanerako oinarrizko ezagutza eskuratzeko aukera eskainiz.
Aurtengo edizioan MARC 21 formatuan katalogatzen ikasteko hastepenak ere eman dira formazio honetan, modu horretan, ikasle hauek udazkenean emango dugun MARC 21 formatuan katalogatzea ikastaroan parte hartzeko aukera izan dezaten, formatu honi buruzko oinarrizko ezagutzarekin.
Bestalde, eta katalogazio ezagutza handiagoa dutenentzat, Gai-sarreretan eta SHUan gehiago sakontzeko ikastaroa izan dugu apirilean, Pascual Jimenez Huerta Espainiako Liburutegi Nazionaleko Sailkapen Zerbitzuko buruak emana. Gai hauei buruzko formazio eskasiaren adierazle dela uste dugu, 20 ikasle baino gehiagoko taldea osatu izana.
ALDEEk eskaintzen duen formazio ibilbidean, ikastaro hau bildumaren tratamenduaren prozesu teknikoaren barruan sartzen da eta liburutegietan lan egiteko oinarri-oinarrizko formazioa da.