Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarearen jarraibideen arabera, inprimaki modernoen katalogazioan sakontzeko ikastaroa izango da. Aurten Estibalitz Zubiaur adituak emango ditu saioak modu presentzialean ARTIUMen, Arte Garaikidearen Euskal Zentro-Museoan, Vitoria-Gasteizen, eta euskaraz izango da ikastaroa.
Dagoeneko zure egunerokoan liburu eta dokumentuen katalogazio bibliografikoan jarduten baduzu, baina lan horretan dituzun zailtasunak gainditu, zalantzak argitu eta jardun hori errazago bideratu nahi baduzu, orain duzu aukera. Katalogazio Aurreratua ikastaroan egiteko horretan sakonduko du Estibalitz Zubiaur adituak (Katalogazio arduraduna Eusko Jaurlaritzako Liburutegi Zerbitzuan) EIPSko jarraibideetan eta Absysnet programan oinarrituta.
Honako helburuak ditu ikastaro honek:
Ikastaroa, maiatzaren 19tik 21era izango da eta izen-ematea zabalik dago.