Zuzenean edukira joan

Koadernazio ikastaro batekin hasiko dugu 2021eko formazio eskaintza

Mota
Gertakariak. Kurtsoak
Data
2021 Martxoa 5

Gure lanbideetan, liburuak eta dokumentuak hainbeste erabiltzen direnean, bizkar edo orriak askatu egiten dira, eta garrantzitsua da lehen esku-hartzea ezagutza jakin batzuekin egitea. Horretara dator ikastaro hau: "Liburuak eta dokumentuak zaharberritzea eta kontserbatzea". Lanbide honetan eskarmentu handiko adituak emango du ikastaroa, Helena Jimenez de Aberasturik.

Liburutegi edo artxibo batean jasotzen diren eta egoera txarrean dauden liburuei lehen esku-hartzeak egiten ikasteko lantegia izango da. Hori dela eta, liburutegietako edo artxiboetako langileei zuzenduta egongo da. Ikastaro honen helburu nagusia ikasleei liburuaren egitura materialaren eta koadernaketaren berri ematea da, berreskuratu ahal izateko, betiere liburutegietan zein artxiboetan erabiltzen diren liburuek eskatzen duten esku-hartze motari begira.

Liburutegietara eta artxiboetara iristen diren liburuak edo dokumentuak zaharberritzea eta egoera onean gordetzea.

  • Zaharberritu ahal izateko, liburua nola eginda dagoen jakin behar dugu, hau da, nola koadernatzen den.
  • Ezagutza horietatik abiatuta, papera eta azalak berrezarriko ditugu. Liburutegietan zein artxiboetan erabiltzen diren liburuek behar duten esku-hartze motari begira.
  • Nola babestu liburuak eta dokumentuak kutxa egokietan gordetzeko.
  • Erabili ondoren, lehorrean behar bezala garbitzea.

 

Ikastaroa Donostian egingo da, Tabakalerako Medialab, martxoaren 5etik 6ra.

Ordutegia:

  • Martxoak 5, Ostirala: 09:00-14:30 / 15:30-19:30
  • Martxoak 6, Larunbata: 10:00-14:30


Materiala: ikasle bakoitzak lanerako bere kit-a jasoko du opari, 25€ko balioa duen material-sorta.

Izen ematea zabalik dago martxoaren 2a arte.

Bazkide izan nahi duzu? Abantaila handiak dituzu

Izena eman

  • Zure interesak babestu
  • Jardueretan parte hartu
  • Deskontuak ikastaraoetan izena ematerakoan
  • Lan eskeintzak jasotzea
  • Lantaldeetan parte hartzeko aukera
  • Informazio profesionala eguneratua eduki

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialak partekatzeko plugin batzuk erabiltzen ditugu gure webguneko zenbait orrialde sare sozialetan partekatu ahal izateko. Plugin hauek cookieak ezartzen dituzte orrialde bat zenbat aldiz partekatu den zuzen ikusi ahal izateko.