Zuzenean edukira joan

Liburuekin jolas ere egin daiteke

Mota
Gertakariak. Kurtsoak
Data
2025 Azaroa 14

Elena Detalleresen eskutik 2 egun eman ditugu Bilboko Rekalde Aretoan liburuekin jolasten. Une honetan ikusgai dauden erakusketak baliatuz, hainbat eta hainbat liburu erabili ditugu eskaintzen dizkiguten jolaserako aukerak ezagutzeko. Liburua objektu gisa hartuta jolasteko aukerak ezagutzeko, esperimentatzeko eta zabaltzeko aukera ezin hobea izan dugu.

Ikastaro bat erakusketa areto batean egin dugun lehen aldia izan da eta errepikatzeko moduko esperientzia izan dela esan dezakegu. Espazio hauetan liburuekin lan egitera oso ohituta dagoen profesional baten eskutik sartu gara Bilboko Rekalde aretoan. Barruraino sartu ere, une honetan ikusgai dagoen Rut Olabarriren obrak zeharkatuz iritsi baikara guretzako prestatu duten aretora. Bertan, Elena Detalleresekin 80 liburu baino gehiago ikusteko aukera izan dugu eta gehienekin landu ditugu jolas proposamen desberdinak. Ikusi eta ikasteaz gain, asko jolastu dugu guk ere liburuekin eta erakusketarekin.

Gure espazioetan ikusgai duguna baliatuz eta liburuak erdigunera ekarriz, adin guztietako erabiltzaileentzako jolaserako proposamenak aurkeztu dizkigu Elenak. 

Jolas nahas-mahas eder batekin eta liburu-zerrenda luze batekin itzuli gara ikastarotik, gehienak ezagutu ere egiten ez genituen liburuak dira, gainera. 

Bazkide izan nahi duzu? Abantaila handiak dituzu

Izena eman

  • Zure interesak babestu
  • Jardueretan parte hartu
  • Deskontuak ikastaraoetan izena ematerakoan
  • Lan eskeintzak jasotzea
  • Lantaldeetan parte hartzeko aukera
  • Informazio profesionala eguneratua eduki

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialak partekatzeko plugin batzuk erabiltzen ditugu gure webguneko zenbait orrialde sare sozialetan partekatu ahal izateko. Plugin hauek cookieak ezartzen dituzte orrialde bat zenbat aldiz partekatu den zuzen ikusi ahal izateko.