Eskola-liburutegien gaur egungo egoerak eraginda geroz eta gehiago dira ikastetxeei zerbitzu berezia ematen dieten liburutegi publikoak edo eskolekin lan handia egiten dutenak. Hori dela eta, eskola-liburutegien beharra azpimarratzeko ez ezik, hezkuntza komunitatearen eta udal-liburutegien arteko elkarlanerako abiapuntuak ezartzeko helburuarekin formazio hau antolatu dugu.
2025eko abenduaren 1ean ikastaro berezi bat egingo dugu; gure esparrua hezkuntza esparruarekin harremanetan jarriko duen formazioa: Liburutegi publikoa eta eskola liburutegia: ezinbesteko elkarlana?
Izen-ematea irailaren 22an zabalduko da baina aurretik liburuzainei denbora eman nahi diegu euren herriko ikastetxeetako ordezkariekin edo eskola-liburutegietako arduradunekin hitz egin eta elkarrekin parte hartzera animatzeko, elkarlan horretatik lankidetza berriak sor daitezkeela uste dugulako.
ELKARLANERAKO PREMIA
ALDEEn aspaldi genbiltzan gai honi berriro heltzeko gogoz eta lehenago jardunaldietan landu izan bada ere, orain beste egitura bat eman nahi izan diogu, formazio egitura.
Hori dela eta, Dolors Madeo kataluniarrarekin hitz egin dugu berak iazko abenduan, COBDC-k antolatuta, Bartzelonako Gabriel García Márquez liburutegian eman zuen ikastaroa (Biblioteca Escolar i Biblioteca Pública: un binomi per explorar) gurera ekar dezan.
Madeo haur liburutegian eta eskola liburutegian espezializatutako liburuzaina da, Gironako liburutegi publikoen sarean lan egiten du, eta bertan eskola-liburutegien eta hezkuntza-baliabideen programa koordinatzen du.
BI KOMUNIETATEAK ELKARTZEA
Irakaslearen maila profesionalaz gain, uste dugu, ikastaro honen baliorik handiena bi komunitateak elkartzea izango dela: eskola-liburutegietan lan egiten duten langileena, edo, halakorik ez badago, ikastetxean bibliografia-horniduraz arduratzen direnena, eta udal-liburutegietako langileena.
Izan ere, eta, Euskadin bereziki, eskola-liburutegien gaur egungo egoerak eraginda, geroz eta gehiago dira ikastetxeei zerbitzu berezia ematen dieten liburutegi publikoak edo eskolekin lan handia egiten dutenak.
Hori dela eta, eskola-liburutegien beharra azpimarratzeko ez ezik, hezkuntza komunitatearen eta udal-liburutegien arteko elkarlanerako abiapuntuak ezartzeko helburuarekin antolatu dugu formazio hau, eta horregatik, liburutegi publikoetako eta eskola-liburutegietako langileentzat eta liburutegi horien artean lankidetza-bideak bilatzeko interesa dutenentzat zuzenduta dago.
HELBURUAK
Liburutegi publikoa eta eskola-liburutegia aliatu naturalak dira, baina beti ez da posible harreman on bat ezartzea. Ikastaro honetan, bakoitzaren ezaugarriak eta funtzioak eta egoera aztertuko ditugu, eta haien artean zer konexio-mota ezar ditzakegun aztertuko dugu. Horretarako gai hauek landuko dira:
Prestakuntzak bi zati uztartuko ditu: alde teorikoa, non kontzeptuak eta adibide errealak azalduko diren, eta alde praktikoa, talde-lanean egingo dena. Ikastaro hau gurera ekartzeko ahaleginean, gure inguruko eredu praktikoak ere azalduko ditugu.
IZEN-EMATEA
Aipatu bezala, ikastaroan izena emateko epea irailaren 22an zabalduko da ALDEEren webgunean, baina iraila hasiera da unerik egokiena hezkuntza esparruan ikastaro honen berri emateko. Hainbat bide ditugu horretarako, baina biderik zuzenena ahoz-aho zuk zeuk udal-liburutegitik herriko ikastetxeekin egin dezakezuna da. Hain zuzen, elkarrekin ikastaroan parte hartzea izan daitekeelako interesgarriena, bai zuen egitasmoak partekatzeko, bai besteenak entzuteko.
Ikastaroa: Liburutegi publikoa eta eskola liburutegia: ezinbesteko elkarlana?
Non: Donostiako Haur Liburutegi Nagusia, (Fermin Calbeton, 25)
Irakaslea: Dolors Madeo Ger
Data: 2025eko abenduaren 1a
Ordutegia: 09:30-13:30 eta 15:00-17:00
Iraupena: 6 ordu
Hizkuntza: gazteleraz
Prezioa: 60 € bazkideek | 30 € bazkide langabeek | 90 € ez bazkideek.
Izen-ematea: irailaren 22tik aurrera, leku guztiak bete arte
Informazio gehiagorako eta zalantzak argitzeko: aldee@aldee.eus edo 605 715 007