Liburuaren, Komikiaren eta Irakurketaren Zuzendaritza Nagusiak, Liburutegiak Koordinatzeko Zuzendariordetza Nagusiaren bitartez, 2024ko urriaren 24an Liburutegien Eguna ospatzeko deia egiten du ohi bezala. Aurtengo leloa "Etorkizun iraunkor baten alde" izango da eta hainbat jarduera antolatuko dira tokian tokiko liburutegietan.
Aurtengo leloak, "Etorkizun iraunkorraren alde", nabarmendu nahi du liburutegi-tipologia guztiek (publikoak, eskolakoak, unibertsitatekoak, espezializatuak eta nazionalak/eskualdekoak) funtsezko zeregina dutela 2030 Agendaren Garapen Jasangarriko Helburuak lortzeko.
Liburutegiek, beren bilduma, zerbitzu eta erabiltzaileekin egiten dituzten jardueren bidez, gero eta informazio hobea, berdintasunezkoa, solidarioagoa eta bidezkoagoa duen gizartea eraikitzen laguntzen dute, etorkizuneko belaunaldiekiko konpromiso gisa bizimodu iraunkorra izateko beharraz erabat jabetuta.
Kulturarekin eta ezagutzarekin zerikusia duten GJHetatik haratago ere laguntzen dute liburutegiek. Besteak beste, kalitatezko hezkuntza, genero-berdintasuna, erakunde demokratikoagoak sendotzea, egiazko informazioa zabaltzea, pobrezia murriztea, ingurumena zaintzea dira euren helburuetako batzuk.
Eman zure jardueren berri
Urtero bezala, urriaren 24an Liburutegien Eguna denez, bai egun hori bai hilabete osoa liburutegiekien lotutako jarduerez eta ekitaldiz beteta egongo da. Hori dela eta, liburutegi bakoitzak egun horretarako programatu dituen jarduerak zabaltzeko, honako traolak erabiltzea gomendatzen da: #LiburutegienEguna, #LiburutegienEguna2024 eta #EtorkizunJasangarriarenAlde.
Informazio gehiago eta aurtengo irudia Espainiako Kultura Ministerioaren webgunean.