Dagoeneko argitaratu dute aurten Iruñean egingo den Liburutegien XI. Kongresu Nazioanaleko egitaraua. "Demokrazia eta europar politikak liburutegi publikoentzat" lelopean egingo da kongresua Baluarte Batzar Jauregian urriaren 18tik 20ra. Izen-ematea zabalik dago.
Urriaren 18, 19 eta 20an Iruñean izango gara, Baluarte Batzar Jauregian egingo den Liburutegi Publikoen XI. Kongresu Nazionalean, "Demokrazia eta europar politikak liburutegi publikoentzat" lelopean.
Espainiako Kultura eta Kirol Ministerioaren web gunean, kongresuaren aurkezpenean adierazten den bezala, bi urtez behingo ekitaldi hau une erabakigarrian egingo da, 2022an IFLA/UNESCOE Manifestua eguneratu baitzen. Liburutegi publikoei buruzko leiho berri bat ireki da, eta horrek gidatu ditu nazioarteko liburutegi-politikak. Testuinguru honetan, liburutegi publikoen zeregina birdefinitzen ari gara, non liburutegiak garapen jasangarriaren eragile gisa eta informazioa trukatzeko, kulturarako eta konpromiso zibikorako espazio irisgarri gisa identifikatzen diren.
Hori guztia hiru ardatz hauen inguruan osatu den XI. kongresuaren egitarauan islatuko da; bere komunikazio, hitzaldi eta tailerretan:
Informazio gehiago eta programa osoa Espainiako Kultura eta Kirol Ministerioaren webgunean.