Zuzenean edukira joan

Nola kudeatu gure liburutegietako bildumak

Mota
Gertakariak. Kurtsoak
Data
2024 Ekaina 25

Gai honetan sakontzeko beharra nabarmen geratu da ikastaroak izan duen harrera ezin hobean; ikastaroa iragarri eta bi egunetara bete ziren leku guztiak, eta itxaron zerrenda luzea sortu zen. Bertan egoteko aukera izan zutenen balorazioa oso positiboa izan da.

ALDEEko bazkideen eskaerei kasu eginez sortu zen ikastaro hau egiteko aukera. Eskaera horri erantzun nahian, bildumaren kudeaketan aditua den Lluís Agustí unibertsitate irakaslearekin harremanetan jarri ginen lehendabizi. Haren baiezkoa jaso ahala, Medialab Tabakalerak ikastaroa beren espazioan egiteko aukera eman zigun. Hala, ekainaren 19tik 21era, Tabakalerako azken solairuan egin dugu harrera ezin hobea izan duen formazio hau; ikastaroa iragarri eta bi egunetara bete ziren leku guztiak, eta itxaron zerrenda luzea sortu zen.

Gaiari dagokionez, liburutegietako eguneroko lanerako bildumari buruzko ezinbesteko ezagutzak eta bilduma kudeatzeko tresnak landu dira ikastaro honetan: erabiltzaileek bildumei dagokienez dituzten beharrak aztertzeko metodoak definitu eta planteatu dira; inprimatuta nahiz elektronikoki dauden hautatzeko eta eskuratzeko irizpideak, metodoak eta baliabideak berrikusi dira; eta berrikusteko eta xahutzeko protokolo bat trazatu da, lege-esparrua uneoro errespetatuz.

Bildumaren kudeaketari buruzko ikastaro teknikoa izan da hau eta iralean, gaian sakontzeko bigarren ikastaro bat egingo da, baina literatura funtsen kudeaketara zuzendua. Irailaren 27an izango da, Tabakaleran bertan, Asun Agiriano eta Alex Gurrutxaga adituen eskutik. Izen-ematea zabalik dago.

Bazkide izan nahi duzu? Abantaila handiak dituzu

Izena eman

  • Zure interesak babestu
  • Jardueretan parte hartu
  • Deskontuak ikastaraoetan izena ematerakoan
  • Lan eskeintzak jasotzea
  • Lantaldeetan parte hartzeko aukera
  • Informazio profesionala eguneratua eduki

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialak partekatzeko plugin batzuk erabiltzen ditugu gure webguneko zenbait orrialde sare sozialetan partekatu ahal izateko. Plugin hauek cookieak ezartzen dituzte orrialde bat zenbat aldiz partekatu den zuzen ikusi ahal izateko.