Ohiko Batzar Orokorra 2021
- Mota
- ALDEE. Bilerak eta Batzarrak
- Data
- 2021 Martxoa 27
ALDEEren Ohiko Batzar Orokorra martxoaren 27an izango da, 11:00etan lehen deialdian, eta 11:30ean bigarrenez.
Urtero bezala, elkartearen iazko jardunaren memoriaren eta aurtengo aurreikuspenen berri emateko Ohiko Batzar Orokorra deitu du ALDEEk.
Aurten, COVID-19 dela eta, batzarra modu birtualean egingo da honako gai zerrendarekin:
-
Aurreko Batzarraren akta irakurtzea eta, badagokio, onartzea
-
2020ko Jardueren Memoria
-
Emaitzen Kontua 2020ko abenduaren 31n
-
Bazkideak: altak eta bajak
-
2021eko Egitasmoa
-
2021erako Aurrekontu Arrunta
-
Norberak dakarrena
Era berean, kontuan hartuta 2021eko urtarrilaren 11n LABI Batzordeak prebentzio-neurriak egokitu egin dituela pandemiaren goranzko joeraren aurrean, eta Batzar Orokorra egiteko ezarritako datan egoerak bere horretan jarrai dezakeela aurreikusita, Batzarrean parte-hartzea bide telematiko bidez egitea erabaki da, parte-hartzaileak denbora errealean konektatzea ahalbidetuz. Horretarako aurrez izena eman beharko da postaz jaso duzun mezuan agertzen den izen-emate inprimakia betez.
Salbuespen egoeran gaudela kontuan hartuta, aurten botoa posta elektronikoz eman ahal izango da. Horretarako epea: martxoaren 24ko 24:00ak arte. Dena dela, bileran parte hartzen dutenek bertan bozkatzeko aukera izango dute.