2024a oso urte emankorra ari da izaten, eta oraindik ez da amaitu. Udazkena bete-betea datorkigu. Oraingoz, hiru ikastaro eskainiko ditugu, baina ziur jarduera gehiago ere sortuko direla bidean.
Alde batetik, katalogazioan sakontzeko MARC 21 formatuan katalogatzea izeneko ikastaroa emango dugu aurten ere Estibalitz Zubiaur adituaren eskutik Gasteizen euskaraz.
Bestetik, ekainean arrakasta handiz egin dugun bildumaren kudeaketari buruzko ikastaroa osatzeko formazioa eskainiko dugu Alex Gurrutxaga eta Asun Agiriano adituen eskutik, euskaraz hau ere: Bildumaren kudeaketa II: Literaturak bibliotekara begiratzen duenean.
Urriaren 11n, berriz, Chillida Leku Museoa eta artxiboa ezagutzeko bisita profesionala izango dugu eta, azaroaren 7an eta 8an, digitalizazioan murgilduko gara José Valderrey adituaren eskutik: Digitalización en bibliotecas y archivo.