Zuzenean edukira joan

Urteko bazkidetza kuotaren kobratzea

Mota
ALDEE. Bazkideak
Data
2021 Maiatza 17

Urteko kuota kobratzen hasiko gara datozen asteetan. Hori dela eta kuotak zuzen kalkulatzeko, lan bila bazabiltza, edo ikasle ala pentsionista bazara, zure egoera egiaztatzen duten agiri eguneratuak bidali behar dizkiguzu, 2021eko maiatzaren 24a baino lehen.

Bazkideen kuotak, erakunde publikoen diru-laguntzak eta prestakuntza jarduerengatik kobratzen ditugun matrikulak dira ALDEE elkartearen diru iturriak.

Azken urteetan hartu izan diren neurri ekonomikoek fruitua eman dute eta aurten ere, urteko programazioa mantentzeaz gain, apustu egiten dugu kuotak eta hobariak mantendu eta, pentsionista, langabetu zein ikasleen parte hartzea erraztearen alde.

Dena dela, kuotak zuzen kalkulatzeko, lan bila bazabiltza, edo ikasle ala pentsionista bazara, zure egoera egiaztatzen duten agiri eguneratuak bidali behar dituzu Elkartearen bulegora, 2021eko maiatzaren 24a baino lehen:

  • e-postaz: aldee@aldee.eus
  • posta arruntez: ALDEE, Loiola, 14 - 3. · 8.bul.· 20005 - DONOSTIA

Lan egoeran 2021eko maiatzaren 24aren ondoren jasotako aldaketak ez dira kontuan hartuko.

Eskertuko dizugu, era berean, weguneko bazkide guneko formularioan zure datuak eguneratzea. Web gunera sartzeko erabiltzaile izena eta pasahitza ez badituzu gogoan eskatu aldee@aldee.eus helbidera idatzita.

2021eko kuoten erreziboak ekaineko lehen astean kobratuko ditugu eta honako hauek izango dira:

  • Banakakoa, lanean:.....................69,00 €
  • Banakakoa, lan bila:....................00,00 €
  • Banakakoa, erretiratuta: ...........34,50 €
  • Erakundeak:.................................200,00 €

Kuotaren ordainketa oraindik helbideratu ez baduzu edo aldaketaren bat egin nahi baduzu, helbideratze agindua bete dezakezu eta aldee@aldee.eus helbidera bidali maiatzaren 24a  baino lehen.

Kuota helbideratua ez baduzu, ordainketa zuzenean egin dezakezu kontu zenbaki honetan:
LABORAL KUTXA ES32 3035 0083 28 0830081909

Ordainketa modu hau hautatzen baduzu, gogoratu zure izen abizenak argi adierazteaz eta 2021eko bazkidetza kuota dela jartzeaz. Ondoren, ordainagiria Elkartearen bulegora bidali, mesedez.

ALDEEk gure lanbidearen alde lan egin eta elkarte hau osatzen duten 400dik gora profesionalen ordezkari izan nahi du.

Eginkizun honetan zurekin lan egiten jarraitzea espero dugu.

 

Bazkide izan nahi duzu? Abantaila handiak dituzu

Izena eman

  • Zure interesak babestu
  • Jardueretan parte hartu
  • Deskontuak ikastaraoetan izena ematerakoan
  • Lan eskeintzak jasotzea
  • Lantaldeetan parte hartzeko aukera
  • Informazio profesionala eguneratua eduki

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialak partekatzeko plugin batzuk erabiltzen ditugu gure webguneko zenbait orrialde sare sozialetan partekatu ahal izateko. Plugin hauek cookieak ezartzen dituzte orrialde bat zenbat aldiz partekatu den zuzen ikusi ahal izateko.