Zuzenean edukira joan

Valora Valencia Jardunaldia egingo da urriaren 27an

Mota
Gertakariak. Jardunaldi eta Topaketak
Data
2023 Urria 27

Dokumentazio eta informazio digitalaren egungo eztanda-egoeran zeregin erabakigarria betetzen duen Comunidad de Prácticas VALORA proiektu profesionala sustatzeko helburuarekin antolatu du Valora Valencia jardunaldia Col·legi Oficial de Bibliotecaris i Documentalistes de la Comunitat Valenciana kolegioak.

Comunidad de Prácticas VALORA proiektu profesional bat da, ahaleginak optimizatzen eta dokumentuen balorazioa errazten duena, eta, hain zuzen, dokumentazio eta informazio digitalaren egungo eztanda-egoeran zeregin erabakigarritzat jotzen dena. Andaluziako Artxibozainen Elkarteak bultzatu eta gidatuta, 2021eko otsailean sortu zen, eta, gaur egun, ia autonomia-erkidego guztietako profesionalak biltzen ditu.
 
Lankidetza-proiektu honetan aurrera egiten jarraitzeko, urratsak zabaltzen eta elkarrekin ematen jarraitu behar da. Hurrengoa Valentzian emango da, 2023ko urriaren 27an, Col·legi Oficial de Bibliotecaris i Documentalistes de la Comunitat Valenciana kolegioak antolatu duen Valora Valencia jardunaldian.
 
Jardunaldi hau zuen interesekoa izan daitekeela uste dugu, eta bertan parte hartzera gonbidatzen zaitugu.
 
Izena ematea doakoa da, eta VALORA komunitatearen egungo hiru lan-ildoak jorratuko dira. Horrez gain, Valora PATen eta kalifikazio-batzordeen arteko interakzioa irekiko da, eta Valora-ren berrikuntza eta ikerketa-ildo nagusien esperimentazio praktikoko lehen puntu bat finkatuko da, dokumentu-serie zehatzei buruzkoa, lan-eredua kontrastatzeko eta dokumentuak baloratzeko jarraibideen normalizazioan txertatzeko.

 

Bazkide izan nahi duzu? Abantaila handiak dituzu

Izena eman

  • Zure interesak babestu
  • Jardueretan parte hartu
  • Deskontuak ikastaraoetan izena ematerakoan
  • Lan eskeintzak jasotzea
  • Lantaldeetan parte hartzeko aukera
  • Informazio profesionala eguneratua eduki

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialak partekatzeko plugin batzuk erabiltzen ditugu gure webguneko zenbait orrialde sare sozialetan partekatu ahal izateko. Plugin hauek cookieak ezartzen dituzte orrialde bat zenbat aldiz partekatu den zuzen ikusi ahal izateko.