Zuzenean edukira joan

Zuzendaritza batzorde berria osatzeko behar zaitugu

Mota
ALDEE. Bazkideak
Data
2022 Otsaila 4

2019ko martxoaren 23an abiatu zen legegintzaldiak aurrera darrai. Nahiz eta, ohi bezala, iaz kide berriak sartzeko aukera eskaini, Zuzendaritza Batzordeak ez zuen aldaketarik izan 2021ean. Aurten, 2022tik 2024ra bitarteko legegintzaldirako batzorde berria eratze aldera, honetan parte izateko aukera duzue bazkideek.

Funtsezko jarduera interesgarri asko egin ditugu urte hauetan, elkartegintzaren, lanbidearen eta bazkideen alde. Gogotsu jarraitzen dugu lanean ALDEEren sendotasuna eta kohesioa  indartuz.

Honenbestez animatzen zaitugu, ALDEEko kide hori, batzorde honetan parte hartzeko izena eman dezazun, elkartean zure ekarpenak eta lanerako borondatea ziur beharrezkoak izango direla-eta. 

Hurrengo Batzar Orokorra apirilaren 2an izango denez, zure hautagaitza proposamena bidal ezazu, mesedez, otsailaren 1a baino lehen  aldee@aldee.eus helbidera.

Gogoratzen dizugu ALDEEko hauteskundetan bazkide titularrek soilik dutela botoa emateko zein hautatuak izateko eskubidea.

ALDEEk egindako lanari buruz hautagai-zerrendei edo erroldari buruz zalantzarik baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan eta zure galderak erantzungo ditugu atsegin handiz: aldee@aldee.eus edo 605 715 007. 

Bazkide izan nahi duzu? Abantaila handiak dituzu

Izena eman

  • Zure interesak babestu
  • Jardueretan parte hartu
  • Deskontuak ikastaraoetan izena ematerakoan
  • Lan eskeintzak jasotzea
  • Lantaldeetan parte hartzeko aukera
  • Informazio profesionala eguneratua eduki

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialak partekatzeko plugin batzuk erabiltzen ditugu gure webguneko zenbait orrialde sare sozialetan partekatu ahal izateko. Plugin hauek cookieak ezartzen dituzte orrialde bat zenbat aldiz partekatu den zuzen ikusi ahal izateko.