Zuzenean edukira joan

"Katalogatzeko oinarrizko terminologia" Euskalterm-en

Mota
Argitalpenak
Data
2022 Martxoa 7

Bere garaian Joana Albret Bibliotekonomia Mintegiak prestatu zuen "Katalogatzeko oinarrizko terminologia" Euskalterm-en dago kontsultagarri IZOk berriki egin duen lanari esker.

Duela 21 urte ikusi zuen argia Joana Albret Bibliotekonomia Mintegiak prestatutako Katalogatzeko oinarrizko terminologia liburuak (HAEE-IVAP, 2001. ISBN: 84-7777-228-2). Ekimen harekin aurre egin nahi izan zitzaion euskaraz katalogatzeko tresna gabeziari:

"Liburu honen erabiltzaile naturala bere lana euskaraz egin nahi duen bibliotekari, artxibozain edo dokumentalista da." (Sarrera, 13. or.)

"Eguneroko lan teknikoetan erabiltzen diren kontzeptuak islatzen dituzten terminoak bildu ditugu, batez ere, monografiak katalogatzerakoan oinarrizkoak direnak." (Sarrera, 13. or.)

Jarraian, 2002-2003an, edukia datu-base batean egokitu zen "Kapsula" programan eta Interneten eskura jarri, hori guztia, ASP eta Iametza enpresen eta Eibar.org elkartearen eskuzabaltasunari esker. Urte luzez kontsultagarri izan eta gero, ordea, arazo teknikoengatik azken boladan ez da liburuaren edukia molde digitalean kontsultatzerik izan.

Egoerari aterabide egoki eta egonkorra eman nahian HAEE-IVAP-en IZO (Itzulpen Zerbitzu Ofiziala)-rengana jo eta "Katalogatzeko oinarrizko terminologia" liburuko informazioa beraiek kudeatzen duten Euskalterm terminologia banku publikoan integratzeko proposamena luzatu genien. Kontuan izan behar da, 2001ean, liburua argitaratzeko garaian IZOk parte-hartze zuzena izan zuela terminoen azken orrazketan eta, hortaz, bazuen liburuan jorratutakoaren berri. Horrela, bada, gaia aztertu ondoren IZOk baiezko erantzuna eman zuen joan den udazkenean. Hala ere, integrazioa burutu aurretik liburuko terminoak eta oharrak garbitu, erkatu eta eguneratzeko lanak egin beharko zituztela esan zuten, kontuan izanik 2014an argitaratutako Bibliotekonomia Hiztegia eta Euskaltzaindiaren arauak eta Hiztegi batua, beti ere, koherentzia helburu.

Garbitze eta eguneratzeko lan horiek eginda, gaur egun kontsultagarri dago Euskalterm-en. Hauxe adierazi digute IZOtik: "Bi multzotan sartu dira: ohar erabilienak, batetik, eta terminologia, laburdurak txertatuta, bestetik. Guztira, dagoeneko jasota dagoen Bibliotekonomia Hiztegikoak kendu ondoren, 300 sarrera, kontzeptuka bilduta."

Informazioaren eta dokumentazioaren kudeaketan ari diren profesionalen onurarako izango delakoan gaude.

Gure esker ona adierazi nahi diegu Joana Albret Bibliotekonomia Mintegiaren bidelagun izan diren ASP, Iametza, Eibar.org eta IZOri.

 

Nere Erkiaga eta Imanol Irizar

Bazkide izan nahi duzu? Abantaila handiak dituzu

Izena eman

  • Zure interesak babestu
  • Jardueretan parte hartu
  • Deskontuak ikastaraoetan izena ematerakoan
  • Lan eskeintzak jasotzea
  • Lantaldeetan parte hartzeko aukera
  • Informazio profesionala eguneratua eduki

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialak partekatzeko plugin batzuk erabiltzen ditugu gure webguneko zenbait orrialde sare sozialetan partekatu ahal izateko. Plugin hauek cookieak ezartzen dituzte orrialde bat zenbat aldiz partekatu den zuzen ikusi ahal izateko.