Zuzenean edukira joan

Argitalpen berri bat dugu zuretzat: "Liburutegi imajinatua, komunitateak ereiteko lorategia"

Mota
Argitalpenak
Data
2023 Ekaina 6

Gonzalo Oyarzún irakasle, aholkulari eta aditu txiletarrak idatzitako "La biblioteca imaginada, jardín para sembrar comunidades" liburua euskarara itzuli du ALDEE elkarteak: "Liburutegi imajinatua, komunitateak ereiteko lorategia".

Liburuzain txiletarrak liburutegietan paradigma aldatzeko beharra berresten du liburu honetan. Oyarzúnen hitzetan, «espazio demokratikoa» da, eta, aldi berean, «demokrazia sortzeko, eztabaidatzeko eta aniztasunean eta tolerantzian elkartzeko gunea». Hortaz, liburutegia beti izango da giza eskubideen lorategi bat, non ideiak eta pentsamenduak askatasunez landu eta loratzen diren.

ALDEE bat dator liburu honen ardatz eta diskurtsoarekin. Horregatik uste du apustu garrantzitsua dela liburu hau euskaraz argitaratzea. Edizio xume baina zainduan argitaratu da, gainera. Maite Gurrutxagaren azalak zabaltzen du atea eta Iban Zalduaren Ipuin itxurako hitzaurre batek egiten digu harrera.

Gonzalo Oyarzunen lan hau CC lizentziapean argitaratu zenez, batere irabazi asmorik gabe, euskarazko edizioa ere ahalik eskuragarrien jarri nahi izan dugu, paperean ez ezik, pantailetan ere irakurtzeko aukera izan dezazun eta ahalik eta gehien heda dadin. ALDEEren webguneko Liburuak atalean topako duzu. Horrez gain, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko eLiburutegian ere eskuragarri dago.

Liburua ekainaren 6an aurkeztu genuen Medialab Tabakaleran egilea bertan zela, Iban Zaldua eta Maite Gurrutxagarekin batera. Ekitaldi berezi bezain hunkigarria izan zen eta bazkide asko bertaratu ziren. Iban Zalduak, Beñat Goñi Benizze musikariarekin batera, liburuaren hitzaurrearen irakurraldi musikatua eskaini zigun eta liburutegiei buruzko solasaldi interesgarri batekin amaitu genuen.

Argitalpenak oihartzun zabala izan du eta horren adibide dira Berria egunkarian egindako kronika eta Argia aldizkarian Gonzalo Oyarzúni egindako elkarrizketa azalera eraman izana.

Liburuaren paperezko edizioa ez da salgai egongo, baina ALDEEko bazkidee doan jasotzeko aukera izango duzue eta Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegietan izango da laster eskuragai.

Bazkide izan nahi duzu? Abantaila handiak dituzu

Izena eman

  • Zure interesak babestu
  • Jardueretan parte hartu
  • Deskontuak ikastaraoetan izena ematerakoan
  • Lan eskeintzak jasotzea
  • Lantaldeetan parte hartzeko aukera
  • Informazio profesionala eguneratua eduki

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialak partekatzeko plugin batzuk erabiltzen ditugu gure webguneko zenbait orrialde sare sozialetan partekatu ahal izateko. Plugin hauek cookieak ezartzen dituzte orrialde bat zenbat aldiz partekatu den zuzen ikusi ahal izateko.