
Egina
Katalogazioari dagokionez, gutxitan sakondu izan dugu baliabide jarraituen katalogazioan eta, ALDEEn uste dugu, benetan beharrezkoa dela lan hauetan ari diren profesionalek horren inguruko ezagutza izatea, batez ere, sarean lan egiten dutenen artean. Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko arauei jarraituz, baliabide jarraituak nola katalogatu behar diren ezagutzea izango da ikastaro honen helburu nagusia. Hori dela eta, EIPSeko liburutegietako profesionalentzat eta liburutegietan lan egiteko prestatzen ari direnentzat formazio-saio interesgarria izango da.
9:00-14:00
Donostiako Haur Liburutegi Nagusia
Oihane Oliveri Korta
Historian doktorea EHUn. Esperientzia profesionala liburuzain, artxibozain eta dokumentalista moduan Lezoko Udalean eta Eusko Jaurlaritzaren Ogasun eta Herri Administrazio sailean eta Kultura sailean. 2009az geroztik liburuzain teknikaria da HABE Liburutegian.
Honako hauek izango dira ikastaro honen helburu nagusiak:
Ikastaroak teoria eta praktika uztartuko ditu. Baliabide jarraituei dagokien katalogazioaren inguruko azalpen teorikoak emango dira, adibide praktikoen laguntzarekin, eta ariketak praktikoak egingo dira Absysnet datu-basea erabiliz.
OHARRAK:
Programa jeitsi
