Zuzenean edukira joan

Prestakuntza

Liburutegi publikoa eta eskola liburutegia: ezinbesteko elkarlana?

Liburutegi publikoa eta eskola liburutegia: ezinbesteko elkarlana?

2026 Martxoa 13 - 2026 Martxoa 13 Ikastaroak

Programatua

Liburutegi publikoa eta eskola-liburutegia aliatu naturalak dira, baina beti ez da posible harreman on bat ezartzea. Bigarren aldiz antolatuko dugun ikastaro honetan, bakoitzaren ezaugarriak eta funtzioak eta egoera aztertuko ditugu, eta haien artean zer konexio-mota ezar ditzakegun aztertuko dugu. Dagoeneko ikastaroan izena emateko aukerarik ez dago aurreko edizioan sortu zen itxaron-zerrendarekin bete direlako leku guztiak.

Gehiago irakurri: Liburutegi publikoa eta eskola liburutegia: ezinbesteko elkarlana?

MARC21 formatuan katalogatzea

MARC21 formatuan katalogatzea

2026 Martxoa 4 - 2026 Martxoa 6 Ikastaroak

Egina

Euskadiko Liburutegi Publikoen Sareko liburutegietan ematen diren pertsonal-aldaketek eraginda, etengabe jende berria sartzen ari da Liburutegi Sarean eta gure liburutegietan langileen artean desberdintasun handiak daude formazio-mailan. Egoera hori gainditzen hasteko asmoarekin, aurten, MARC21 formatuan katalogatzeko oinarrizko ikastaroa eskaintzea erabaki dugu Estibalitz Zubiaur adituarekin, Eusko Jaurlaritzako Liburutegi Nagusiko liburuzaina eta Liburutegi Zerbitzuko Katalogazio arduradun ohiarekin.

Gehiago irakurri: MARC21 formatuan katalogatzea

E-administrazioa eta dokumentuen kudeaketa: teoriatik kasu praktikoetara

E-administrazioa eta dokumentuen kudeaketa: teoriatik kasu praktikoetara

2026 Otsaila 6 - 2026 Otsaila 6 Jardunaldiak eta Topaketak

Egina

Herritarrei zerbitzu digitalen bidez arreta ematea administrazio publiko ororen erronka da. Zer leku du dokumentuen kudeaketak administrazio elektroniko eraginkor eta efiziente baten ezarpenean? Jardunaldi honetan, azken hamar urteetan hainbat administraziotan (estatukoak, autonomikoak eta tokikoak) ezarritako konponbideak erakutsiko dira, aurkitutako zailtasunei buruz hausnartuko da eta etorkizunerako jarduera-ildo bat taxutuko da.

Gehiago irakurri: E-administrazioa eta dokumentuen kudeaketa: teoriatik kasu praktikoetara

Liburutegi publikoa eta eskola liburutegia: ezinbesteko elkarlana?

Liburutegi publikoa eta eskola liburutegia: ezinbesteko elkarlana?

2025 Abendua 1 - 2025 Abendua 1 Ikastaroak

Egina

Liburutegi publikoa eta eskola-liburutegia aliatu naturalak dira, baina beti ez da posible harreman on bat ezartzea. Ikastaro honetan, bakoitzaren ezaugarriak eta funtzioak eta egoera aztertuko ditugu, eta haien artean zer konexio-mota ezar ditzakegun aztertuko dugu.

Gehiago irakurri: Liburutegi publikoa eta eskola liburutegia: ezinbesteko elkarlana?

Bisita Profesionala: Eresbil Musikaren Euskal Artxiboa

Bisita Profesionala: Eresbil Musikaren Euskal Artxiboa

2025 Azaroa 21 - 2025 Azaroa 21 Bisita profesionalak

Egina

Aurtengo bigarren Bisita Profesionala Eresbil Musikaren Euskal Artxibora egingo dugu, azaroaren 21ean. Gogoan izan bisita profesionalak doakoak direla baina ALDEEko bazkideentzat soilik antolatzen ditugula.

Gehiago irakurri: Bisita Profesionala: Eresbil Musikaren Euskal Artxiboa

Liburuak jolasten: liburuak objektu gisa dituen aukerak eta arkitekturak

Liburuak jolasten: liburuak objektu gisa dituen aukerak eta arkitekturak

2025 Azaroa 13 - 2025 Azaroa 14 Ikastaroak

Egina

Liburua objektu gisa hartuta jolasteko aukerak ezagutzeko, esperimentatzeko eta zabaltzeko ikastaro bat izango da hau. Bertan, liburua jolasetik gure sormenarekin konektatzeko tresna gisa erabiliko da. Hainbat eskalatako jolas-aukerak aztertuko dira, eta banaka eta elkarlanean egingo da lan. Bitartekaritza-metodologia "lektoreak" partekatuko dira, inklusiboak, hitzik gabekoak eta adin guztietarako irekiak. Hori guztia, Bilboko Rekalde Aretoan egingo da, bertan une horretan egongo den erakusketa taldearen lanketan txertatzeko aukera guztiak baliatuz.

Gehiago irakurri: Liburuak jolasten: liburuak objektu gisa dituen aukerak eta arkitekturak

Tokiko Bildumaren kudeaketa liburutegietan eta bestelako informazio-zentroetan (ONLINE)

Tokiko Bildumaren kudeaketa liburutegietan eta bestelako informazio-zentroetan (ONLINE)

2025 Iraila 29 - 2025 Urria 24 Ikastaroak

Egina

Globalizazioak gobernatutako garai hauetan, tokikoa (gugandik hurbilen dagoena) balio berezia hartuz, eta beharrezkoa da globalki pentsatzea, baina tokian-tokian jardunez. Liburutegiek eta gainerako informazio-unitateek rol hori beren gain hartu behar dute, eta eguneroko lanera egokitu bere erabiltzaile-komunitatearekin. Hori islatzeko tresnarik egokienetako bat da tokiko bilduma edo sekzio gisa edo tokiko gaien bilduma edo atal gisa ezagutzen dena liburutegiak, artxiboak eta informazio- eta dokumentazio-zentroetan.

Gehiago irakurri: Tokiko Bildumaren kudeaketa liburutegietan eta bestelako informazio-zentroetan (ONLINE)

Jolastea garrantzitsua da: Haur eta gazteentzako fikzio digitala eta bitartekaritza kulturala

Jolastea garrantzitsua da: Haur eta gazteentzako fikzio digitala eta bitartekaritza kulturala

2025 Iraila 25 - 2025 Iraila 27 Ikastaroak

Egina

Kultura garaikidearen eremu hau oraindik ere ezezaguna da hezkuntza- eta kultura-erakundeentzat. Ikastaro honen proposamenarekin, liburuzainak lan horiek komunikatzeko dituzten aukerak ulertzen hastea nahi dugu, baita beren publikoen literatura-, arte- eta kultura-hezkuntzari egiten dioten ekarpena ulertzen hastea ere.

Gehiago irakurri: Jolastea garrantzitsua da: Haur eta gazteentzako fikzio digitala eta bitartekaritza kulturala

Informazio eta Dokumentazio Kudeatzaileen XI. Bilkura

Informazio eta Dokumentazio Kudeatzaileen XI. Bilkura

2025 Uztaila 3 - 2025 Uztaila 3 Jardunaldiak eta Topaketak

Egina

Hamaikagarren aldiz antolatuko dugu Informazio eta Dokumentazio Kudeatzaileen Bilkura Udako Euskal Unibertsitatearekin elkarlanean. XI. jardunaldiko gaia honakoa izango da: "Euskal Liburutegi Nazioanala: iragana, oraina eta geroa". Uztailaren 3an izango da, Eibarko Markeskoa Jauregian

Gehiago irakurri: Informazio eta Dokumentazio Kudeatzaileen XI. Bilkura

Bildumaren kudeaketa: Bilduma osatzeko eta xahutzeko irizpideak liburutegian

Bildumaren kudeaketa: Bilduma osatzeko eta xahutzeko irizpideak liburutegian

2025 Ekaina 11 - 2025 Ekaina 13 Ikastaroak

Egina

Liburutegietan dokumentazio elektronikoa sartzearekin lotutako kultura-, informazio- eta aisialdi-kontsumo berriek eraginda sortu diren bilduma hibrido berriak eratzeko politikak birplanteatzera behartzen gaituzte. Ikastaro honetan, erabiltzaileek bildumei dagokienez dituzten beharrak aztertzeko metodoak definitu eta planteatuko dira; inprimatuta nahiz elektronikoki dauden hautatzeko eta eskuratzeko irizpideak, metodoak eta baliabideak berrikusiko dira; eta berrikusteko eta xahutzeko protokolo bat trazatuko da, lege-esparrua uneoro errespetatuz.

Gehiago irakurri: Bildumaren kudeaketa: Bilduma osatzeko eta xahutzeko irizpideak liburutegian

Bazkide izan nahi duzu? Abantaila handiak dituzu

Izena eman

  • Zure interesak babestu
  • Jardueretan parte hartu
  • Deskontuak ikastaraoetan izena ematerakoan
  • Lan eskeintzak jasotzea
  • Lantaldeetan parte hartzeko aukera
  • Informazio profesionala eguneratua eduki

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialak partekatzeko plugin batzuk erabiltzen ditugu gure webguneko zenbait orrialde sare sozialetan partekatu ahal izateko. Plugin hauek cookieak ezartzen dituzte orrialde bat zenbat aldiz partekatu den zuzen ikusi ahal izateko.