Zuzenean edukira joan

Liburutegi publikoa eta eskola liburutegia: ezinbesteko elkarlana?

Liburutegi publikoa eta eskola liburutegia: ezinbesteko elkarlana?

Egina

Liburutegi publikoa eta eskola-liburutegia aliatu naturalak dira, baina beti ez da posible harreman on bat ezartzea. Ikastaro honetan, bakoitzaren ezaugarriak eta funtzioak eta egoera aztertuko ditugu, eta haien artean zer konexio-mota ezar ditzakegun aztertuko dugu.

Mota
Ikastaroak
Ikastaroaren datak
2025 Abendua 1 - 2025 Abendua 1
Izena emateko datak
2025 Iraila 22 - 2025 Azaroa 20
Ordutegia

9:30-13:30

15:00-17:00

Tokia

Donostiako Haur Liburutegi Nagusia

Fermin Calbeton, 25

20003 Donostia

Hizkuntza
Gaztelera

Irakaslea

Dolors Madeo

Haur liburutegian eta eskola liburutegian espezializatutako liburuzaina. Gironako liburutegi publikoen sarean lan egiten du, eta bertan koordinatzen du eskola-liburutegien eta hezkuntza-baliabideen programa.

Helburuak

Ikastaro hau, liburutegi publikoetako eta eskola-liburutegietako langileentzat eta liburutegi horien artean lankidetza-bideak bilatzeko interesa dutenei zuzenduta dago.

Ikastaro honen helburuak honakoak izango dira:

  • Liburutegi publikoaren eta eskola-liburutegiaren arteko harremanari buruz hausnartzea.
  • Ezagutza eta baliabideak ematea, komunitateari mesede egingo dioten lankidetzak ezarri eta mantentzeko.
  • Gure ingurunearekin lankidetzan aritzeko proiektuak asmatzea.

 

BI KOMUNIETATEAK ELKARTZEA

Uste dugu, ikastaro honen baliorik handiena bi komunitateak elkartzea izango dela: eskola-liburutegietan lan egiten duten langileena, edo, halakorik ez badago, ikastetxean bibliografia-horniduraz arduratzen direnena, eta udal-liburutegietako langileena.

Izan ere, eta, Euskadin bereziki, eskola-liburutegien gaur egungo egoerak eraginda, geroz eta gehiago dira ikastetxeei zerbitzu berezia ematen dieten liburutegi publikoak edo eskolekin lan handia egiten dutenak.

Hori dela eta, eskola-liburutegien beharra azpimarratzeko ez ezik, hezkuntza komunitatearen eta udal-liburutegien arteko elkarlanerako abiapuntuak ezartzeko helburuarekin antolatu dugu formazio hau, eta horregatik, liburutegi publikoetako eta eskola-liburutegietako langileei eta liburutegi horien artean lankidetza-bideak bilatzeko interesa dutenei zuzenduta dago.

Ahalegin berezia egin nahi dugu herri bereko liburuzainak eta ikastetxeetako ordezkariek elkarrekin parte har dezaten. Hori dela eta, hala parte hartuko dutenentzat tarifa berezia eskainiko dugu ikastaro honetan: izena ematen duten ikastetxeek bazkide-tarifaz (60€ pertsonako) baliatu ahal izango dute herri bereko udal-liburutegiko liburuzainarekin batera bertaratzen badira, betiere liburutegi hori ALDEEko erakunde-bazkidea bada, edo liburuzaina ALDEEko kide bada.

Programa

Prestakuntzak bi zati uztartuko ditu: alde teorikoa, non kontzeptuak eta adibide errealak azalduko diren, eta alde praktikoa, talde-lanean landuko dena.

Jorratuko diren gaiak honakoak izango dira:

  • Eskola-liburutegiaren eta liburutegi publikoaren rolak eta funtzioak.
  • Eskola-liburutegiaren eta liburutegi publikoaren arteko harremana: ezinbesteko lankidetza?
  • Lankidetza arrakastatsuaren adibide bat.
  • Liburutegien arteko lankidetza-plan bat sortzea.

 

Programa jeitsi

Lankidetzak

Ikastaro guztiak
ikusi

  • Bazkideak: 60€
  • Ez bazkideak: 90€
  • Bazkideak langabezian: 30€
  • Ikastetxeak: 60€

Bazkide izan nahi duzu? Abantaila handiak dituzu

Izena eman

  • Zure interesak babestu
  • Jardueretan parte hartu
  • Deskontuak ikastaraoetan izena ematerakoan
  • Lan eskeintzak jasotzea
  • Lantaldeetan parte hartzeko aukera
  • Informazio profesionala eguneratua eduki

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialak partekatzeko plugin batzuk erabiltzen ditugu gure webguneko zenbait orrialde sare sozialetan partekatu ahal izateko. Plugin hauek cookieak ezartzen dituzte orrialde bat zenbat aldiz partekatu den zuzen ikusi ahal izateko.