Zuzenean edukira joan

Irakurketa Erraza: irakurketa eta ulermena dinamizatzea

Irakurketa Erraza: irakurketa eta ulermena dinamizatzea

Programatua

Irakurketa Errazaren (IE) kontzeptua eta erabiltzaileekin lan egiteko moduak ezagutzeko ikastaroa antolatu dugu. IE materialekin irakurketa dinamizatzeko gaitasunak eskuratzea du helburu, bereziki irakurtzeko edota ulertzeko zailtasunak dituzten kolektiboekin dinamizatzeko gaitasunak erdiestea.

Mota
Ikastaroak
Ikastaroaren datak
2026 Apirila 20 - 2026 Apirila 27
Izena emateko datak
2026 Martxoa 24 - 2026 Apirila 15
Ordutegia

9:30-13:30

Tokia

Donostiako Haur Liburutegi Nagusia

Fermin Calbeton kalea, 25

Hizkuntza
Euskera

Irakaslea

Nerea Aizpurua Iraola

10 urte daramatza Lectura Fácil Euskadi Irakurketa Errazaren proiektuan lanean. Bi hizkuntzetan eta hainbat irakurle motarekin irakurketa dinamizatzen du Irakurketa Errazeko (IE) taldeetan. Gai honi buruzko ikastaroak eta aholkularitza ematen die ere mota guztietako profesionalei. Arlo guztietako testu eta informazio irisgarria sortzen eta egokitzen du.

Helburuak

Ikastaro hau liburutegian IE taldeak abian jarri eta dinamizatu nahi duen liburutegietako profesional mota guztiei zuzenduta dago.

Helburu nagusia IE materialekin irakurketa dinamizatzeko gaitasunak eskuratzea da eta, irakurtzeko edota ulertzeko zailtasunak dituzten kolektiboei zuzendutako saioak dinamizatzen ikasiko dugu:

  • Aldi baterako zailtasunak dituztenak: etorkinak, analfabetismo funtzionala, hizkuntza berria ikasten dutenak (euskara eta gaztelera), eskolatze gutxikoak, istripuak, irakurtzen berandu hasi direnak, hainbat arrazoirengatik irakurketa baztertu dutenak…
  • Zailtasun iraunkorrak dituztenak: desgaitasun intelektuala, dislexia, hizkuntzaren nahasmenak, arreta nahasmenak, ikasketa nahasmenak, afasia, autismoa, osasun mentalaren arloko gaixotasunak…

HELBURU NAGUSIAK:

  • IE materialen erabileran trebetasuna lortzea.
  • IE materialetatik abiatuta ekintzak diseinatzeko metodologia ematea.
  • IE materialekin irakurleen artean irakurketa eta ulermena bultzatzeko dinamika eta teknika zehatzak ematea.
  • IE materialak irakurleen ezaugarri zehatzen arabera erabiltzeko trebetasuna lortzea.

 

Programa

Saio bakoitzean hauxe landuko da: azalpen teorikoak, materialak aurkeztea eta aztertzea, iritziak eta zalantzak partekatzea… Hori guztia, ikus-entzunezko baliabideez lagunduta. Beraz, saioak esperientziak mahairatzeko eta partekatzeko espazioa izango dira. Parte-hartzaileen behar zehatzetara egokitzen diren ariketa praktikoak egingo dira.

Ikastaro praktikoa: Eman beharreko teoriaz gain, lehenetsi egiten da praktikoa izatea; alegia, xedea da ikasleek eskuratzea zenbait irizpide, estrategia eta tresna, gero eguneroko lanean balia ditzaten.

Honako gai nagusiak jorratuko dira:

  • Irakurketa erraza eta irakurtzeko ohitura sustatzea.
  • Materialak Irakurketa Errazean. Motak.
  • IE erabiltzea irakurtzeko zailtasunak dituzten kolektiboekin.
  • Irakurketaren dinamizazioa: Irakurketa Errazeko taldeak.
  • Talde motak eta antolamendua.
  • Saioak eta dinamikak nola gauzatu.
  • Irakurle motaren arabera egokitzea.
  • Irakurketaren aurretik, bitartean eta ondoren erabiltzeko baliabideak.
  • Lanketa praktikoa: IE titulu baterako saioak prestatzea.
  • IE talde bateko saio baten praktika egitea.

 

Eguna

Saioa

 Gaiak

Apirilak 20

1. saioa

- Irakurketa erraza eta irakurtzeko ohitura sustatzea.
- Materialak Irakurketa Errazean. Motak.
- IE erabiltzea irakurtzeko zailtasunak dituzten kolektiboekin.
- Irakurketaren dinamizazioa: Irakurketa Errazeko taldeak.
- Talde motak eta antolamendua.
- Saioak eta dinamikak nola gauzatu.

- Irakurle motaren arabera egokitzea.

Apirilak 27

2. saioa

- Irakurketaren aurretik, bitartean eta ondoren erabiltzeko baliabideak.
- Lanketa praktikoa: IE titulu baterako saioak prestatzea.

- IE talde bateko saio baten praktika egitea.

Programa jeitsi

Lankidetzak

Ikastaro guztiak
ikusi

  • Bazkideak: 80€
  • Ez bazkideak: 120€
  • Bazkideak langabezian: 40€

Bazkide izan nahi duzu? Abantaila handiak dituzu

Izena eman

  • Zure interesak babestu
  • Jardueretan parte hartu
  • Deskontuak ikastaraoetan izena ematerakoan
  • Lan eskeintzak jasotzea
  • Lantaldeetan parte hartzeko aukera
  • Informazio profesionala eguneratua eduki

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialak partekatzeko plugin batzuk erabiltzen ditugu gure webguneko zenbait orrialde sare sozialetan partekatu ahal izateko. Plugin hauek cookieak ezartzen dituzte orrialde bat zenbat aldiz partekatu den zuzen ikusi ahal izateko.