
Egina
Liburutegietan dokumentazio elektronikoa sartzearekin lotutako kultura-, informazio- eta aisialdi-kontsumo berriek eraginda sortu diren bilduma hibrido berriak eratzeko politikak birplanteatzera behartzen gaituzte. Ikastaro honetan, erabiltzaileek bildumei dagokienez dituzten beharrak aztertzeko metodoak definitu eta planteatuko dira; inprimatuta nahiz elektronikoki dauden hautatzeko eta eskuratzeko irizpideak, metodoak eta baliabideak berrikusiko dira; eta berrikusteko eta xahutzeko protokolo bat trazatuko da, lege-esparrua uneoro errespetatuz.
09:00-14:00
Medialab Tabakalera
Andre zigarrogileak plaza, 1.
20012 Donostia
Bibliotekonomian eta Dokumentazioan diplomatua, Filologia Erromanikoan lizentziatua eta In-prestakuntzan eta Dokumentazioan doktorea. Irakaslea Bartzelonako Unibertsitateko Informazio eta Ikus-entzunezko Baliabideen Fakultatean. PolDoc Hispánic-en sortzailea, bildumak garatzeko politiken direktorioa. Liburutegien zuzendaria izan da Bartzelonan, Lisboan, Parisen, Bruselan eta New Yorken.
Ikastaro hau batez ere liburutegi publiko, unibertsitate-liburutegi, eskola-liburutegi eta bestelakoetan jardunean dauden profesionalentzat da.
Helburu hauek bete nahi dira:
OHARRA: Bildumaren inguruko bigarren ikastaroa, Bildumaren kudeaketa II: Literaturak liburuei begiratzen dienean: irakurketatik bibliotekara izenekoa, irailaren 27an egingo da leku berean baina euskaraz Asun Agiriano eta Alex Gurrutxaga literatura adituen eskutik. Bertan, literatur-bildumez jardungo dute bi adituek: haur- eta gazte-literatura bildumaz ariko da Asun Agiriano Arrasateko bibliotekaria eta haur-literaturan aditua, eta, helduen literaturaz Alex Gurrutxaga, Euskal Herriko Unibertsitateko Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saileko irakaslea.
Bi ikastaroak osagarriak izango dira, baina biak edo bietako bakarra egin ahal izango da.
| Eguna | Gaiak |
| Ekainak 19 | Bildumak garatzeko politika definitzea. |
| Ekainak 19 | Barneko eta kanpoko baliabideak, argitalpen- eskaintza analogikoa eta digitala, liburutegiko lankidetza. |
| Ekainak 19 | Bildumaren arkitektura: bildumak garatzeko politikaren dokumentua. |
| Ekainak 20 | Erabiltzaileen komunitateen beharrak bildumarekin lotuta: ezagutza eta analisia. |
| Ekainak 20 | Eskuratzeko irizpideak eta metodoak. |
| Ekainak 20 | Hautatzeko irizpideak, metodoak eta informazio-baliabideak. |
| Ekainak 21 | Bilduma eta xahuketa, eta berrikustea eta mantentzea. |
