Egina
Biblioteka bateko bilduma osatzeko orduan funtsezkoa da aukeratzeko irizpideen inguruan gogoeta egitea. Izan ere, liburuak aukeratzerakoan, askotariko eraginak iristen zaizkigu: akademia, sariak, merkatua, eta abar. Zarata horren erdian, liburutegiak irakurketak iradoki eta proposatzeko daude eta ikastaro honek irizpideen inguruan gogoeta egin eta gure irakurketak harilkatzen lagunduko dizugu, liburutegiko apalategiak irakurleentzat erakargarri izan daitezen.
10:00-13:00 eta 15:00-18:00
Medialab Tabakalera
Andre zigarrogileak plaza, 1.
20012 Donostia-San Sebastián.
Asun Agiriano
Arrasaten udal bibliotekako langilea da eta Galtzagorri haur- eta gazte-literatura elkarteko lankidea.
2017an Bartzelonako UAB Haur eta Gazte Liburuak eta Literatura Masterra egin zuen.
Alex Gurrutxaga
Irakaslea da EHUko Hezkuntza eta Kirol Fakultatean.
Bertan, batez ere Biblioteka eta Irakurzaletasun espezialitatean dihardu gaur egun.
Literaturaren izaerari buruzko auzia sakona da, eta batzuetan misterioa da zergatik iruditzen zaigun liburu bat ona edo desegokia. Bibliotekako langileok, bitartekari gisa, ohituak gaude subjektibitate horrekin lan egiten, baina biblioteka bateko bilduma osatzeko orduan funtsezkoa da aukeratzeko irizpideen inguruan gogoeta egitea.
Liburuak aukeratzerakoan, askotariko eraginak iristen zaizkigu: akademia, sariak, merkatua, etab. Zarata horren erdian, liburutegiak irakurketak iradoki eta proposatzeko daude, eskakizunak aintzat hartuz eta irakurleen irizpide estetikoak aberasten ahaleginduz. Izan ere, irakurtzeko zeregina hartzen badugu, gustu literarioa ere hezi egiten dugu, eta irakurle kontzienteagoak bihurtzen gara.
Horixe da ikastaro honetan eskaintzen duguna: irizpideen inguruan gogoeta egin eta gure irakurketak harilkatzea, liburutegiko apalategiak irakurleentzat erakargarri izan daitezen.
NORI ZUZENDUA:
HELBURUAK:
Gidariok gaiak aurkeztuko ditugu, ideia nagusiak garatu eta hauetan sakontzeko datuak eskainiz. Lehenik, oinarrizko edukiak azalduko ditugu. Horrekin batera, galderak eta eztabaida guneak ere proposatuko ditugu, parte-hartzaile guztion artean gogoeta egin eta proposamenak aurkeztuz.
Parte-hartzaile kopuruaren arabera, talde-dinamikak egingo ditugu, gai konkretu batzuen inguruan eztabaidatzeko. Hala, gogoeta kolektiboa eta kritikoa bideratuko ditugu.
Askotariko balibideak aurkeztuko ditugu, bai helduen literaturari dagokionez, baita haur eta gazte literaturari dagokionez ere.
GOIZEKO SAIOA
ARRATSALDEKO SAIOA