
Egina
Jarduera batzuetarako bilduma edo funts bat eraikitzeko orduan kontuan hartu beharreko irizpideei buruz hausnartzea liburuzainen praktikaren funtsezko alderdietako bat izan beharko litzateke. Egunerokotasunak erakusten digu kasu askotan hautaketa bat eraiki aurreko hausnarketa hori ez dela existitzen (askotan prestakuntza edo baliabide faltagatik), eta existitzea lortzen badu, beti alde batera uzten dituela irizpide literarioak edo estetikoak irizpide ekonomikoetan edo moraletan zentratzeko.
10:00-14:00 / 15:30-19:30
San Telmo Museoa
Zuloaga plaza, 1. 20003 Donostia-San Sebastián
Anna Juan Cantavella
Gizarte eta Kultura Antropologian doktorea da Bartzelonako Unibertsitatean eta Grenobleko Pierre Mendès France Unibertsitatean. Aipamena Nazioarteko Doktoretza. Liburu eta Haur Literaturako masterra, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan eta Venezuelako Liburuaren Bankuaren eskutik. Literaturaren didaktikaren arloko irakaslea eta ikertzailea da. Gaur egun, UABko irakasle elkartua da Hizkuntzaren eta literaturaren didaktikaren sailean, Lehen Hezkuntzako Graduan hezkuntza literarioari buruzko ikasgaiak ematen ditu.
Saio dinamikoak dira, non talde-lana eta lan zehatzetan oinarritutako tailerrak nahasten diren eguneroko jardunetik teoriara joateko, eta hortik berriro praktikari buruzko hausnarketara.
PROGRAMA
Goiza:
10:00-11:45: Hautaketari buruzko eguneroko sinesmenak eta praktikak
Atsedena
12:10-14:00: Tailerra: hautaketari eta testuinguruari buruzkoa (obretan oinarrituta)
Arratsaldea:
15:30- 17:15: Abiapuntuko kontzeptuak hautaketaz eta HGLaz hitz egiteko: zentsurak, haurtzaroa, nerabezaroa, literatura eta bitartekaritza
Atsedena
17:40-19:30: Tailerra: zer egiten du zu bezalako liburu batek horrelako leku batean?
Programa jeitsi.jpg)
.jpg)