Zuzenean edukira joan

Eginzaleak liburutegian

Eginzaleak liburutegian

Bertan behera

Herritarren eta liburutegien arteko harremana aldatzen ari da. Isiltasun eta irakurketa zerbitzu/espaziotik haratago, era praktikoan gauzak ikasteko aukerak eskaintzen dituen zerbitzuak dira egun liburutegi asko. Elkar topatu eta elkarrekin egoteko lekua, proiektuak elkarrekin aurrera eramateko plaza, tresnak eta teknologiak erabiltzen ikasteko zerbitzuak… ere badira liburutegiak. Bainan hau nola pentsatu, landu eta antolatu daiteke? Zer behar da? Nola eraman dezaket aurrera? Modu ezberdinak egon badaude ere, Medialab Tabakaleraren ezagutza eta esperientzia azalduz liburutegi bakoitzak bere proiektua definitzeko lantegi praktikoa proposatzen dugu.

Mota
Ikastaroak
Ikastaroaren datak
2021 Urria 29 - 2021 Urria 30
Izena emateko datak
2021 Uztaila 19 - 2021 Urria 28
Ordutegia

Urriak 29, ostirala: 10:00-14:00 eta 15:30-19:30

Urriak 30, larunbata: 10:14:00

Tokia

Medialab Tabakalera

Andre zigarrogileak plaza, 1
20012. Donostia

Hizkuntza
Euskera

Irakaslea

Eneka Fernández. Medialab Tabakalerako programa koordinatzailea.
Oihana Aristondo. Medialab Tabakalerako zerbitzuen koordinatzailea.
Arantza Mariskal. Medialab Tabakalerako arduraduna. 

Helburuak

Ikastaro honen helburuak:

  • Makers zerbitzuak deitutakoak aztertu eta ezagutu: oinarri teoriko eta adibide praktikoak.
  • Baliabide eta tresna ezberdinen oinarrizko ezagutza.
  • Norberak lan egiten duen liburutegian makers zerbitzuak nola eman daitezkeen pentsatu eta prototipo bat landu.

Nori zuzendua dago ikastaroa:

  • Liburutegien funtzio eta zerbitzuen eguneraketa aukerak landu nahi dituenarentzat.
  • Eskola liburutegi nahiz liburutegi publikoetan aritzen denarentzat.
  • Kolektibo ezberdinak liburutegietan parte hartzera gonbidatu nahi dituztenentzat.

Programa

Gaia alde teorikotik ezik, adibide praktikoekin landuko da, azken batean norberak bere proiektu-prototipoa landuta formakuntza saioa amaitu dezan.

  • Liburutegiak aldaketen aurrean.
  • Makers zerbitzuak liburutegietan: zer eta nola.
  • Programa eta ekintzak makers zerbitzuen osagarri.
  • Sortu zure prototipoa.
Programa jeitsi

Lankidetzak

Ikastaro guztiak
ikusi

  • Bazkideak: 120€
  • Ez bazkideak: 180€
  • Bazkideak langabezian: 60€

Bazkide izan nahi duzu? Abantaila handiak dituzu

Izena eman

  • Zure interesak babestu
  • Jardueretan parte hartu
  • Deskontuak ikastaraoetan izena ematerakoan
  • Lan eskeintzak jasotzea
  • Lantaldeetan parte hartzeko aukera
  • Informazio profesionala eguneratua eduki

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialak partekatzeko plugin batzuk erabiltzen ditugu gure webguneko zenbait orrialde sare sozialetan partekatu ahal izateko. Plugin hauek cookieak ezartzen dituzte orrialde bat zenbat aldiz partekatu den zuzen ikusi ahal izateko.