Zuzenean edukira joan

Eraiki webgune profesional bat eta kudeatu eduki digitalak wordpressekin

Eraiki webgune profesional bat eta kudeatu eduki digitalak wordpressekin

Egina

Mota
Ikastaroak
Ikastaroaren datak
2013 Apirila 22 - 2013 Maiatza 20
Tokia

On line

Hizkuntza
Gaztelera

Irakaslea

Emilio Sanz Santos
Aholkulari independentea

Helburuak

Kurtsoaren helburu orokorra da parte hartzailea CMS WordPress plataformaren bitartez web orri bat eraikitzeko eta eduki digitalak autokudeatzeko gaitasuna lortzea.
Horrela berrikuntza bultzatzen da. Ikasleak beste tresna bat eduki dezake bere talentua eta ezagutzak planifikatzeko eta, oro har, bere burua jendearen aurrean ikusgarri egiteko.


Helburu bereziak:
• Ariketa praktiko baten bidez ulertzea zer den eta nola erabiltzen den CMS WordPress plataforma
• Web orriak sortzea, programazioaren gaineko ezagutzarik izan gabe
• Eduki digitalak argitaratzea: testua, grafikoak, argazkiak, audioa, bideoa, estekak, etab., testuen tratamendurako tresna bat erabiltzen ariko bagina moduan.
• Funtzionaltasun gehiago ezartzeko osagarriak instalatzea klik bakarra eginez.
• Diseinua aldatzea edukiak aldatu gabe
• Norbere web proiektua sortzea formazioko 3 moduluetan eskuratutako ezagutzetan oinarrituta.

Programa

1. MODULUA
Ikasgela Birtualaren deskribapena eta bere baliabide erabilgarriak
CMSaren eta WordPressaren hastapenak
Zure Webgunearen diseinua: ez berrasmatu gurpila, begiratu hoberenek egiten dutena
Administrazioa
Oinarrizko konfigurazioak
Diseinua edo gaia

2. MODULUA
Web orri estatikoak eta nabigazio menua
Edukiak gehitzea: testua, irudia, bideoa, fitxategiak, estekak, etab
Web orri dinamikoak (blog funtzioaren berrerabilpena)
Funtzionaltasun luzapenak edo pluginak
Irudi galeriak

3. MODULUA
Erabiltzaileen kudeaketa
Harremanetarako formularioa
Eguneratzea eta mantentzea
Segurtasunerako jarraibideak
Wordpress.org eta beste orri interesgarri batzuk

Programa jeitsi

Ikastaro guztiak
ikusi

  • Bazkideak: 125€
  • Ez bazkideak: 75€
  • Bazkideak langabezian: 200€

Bazkide izan nahi duzu? Abantaila handiak dituzu

Izena eman

  • Zure interesak babestu
  • Jardueretan parte hartu
  • Deskontuak ikastaraoetan izena ematerakoan
  • Lan eskeintzak jasotzea
  • Lantaldeetan parte hartzeko aukera
  • Informazio profesionala eguneratua eduki

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialak partekatzeko plugin batzuk erabiltzen ditugu gure webguneko zenbait orrialde sare sozialetan partekatu ahal izateko. Plugin hauek cookieak ezartzen dituzte orrialde bat zenbat aldiz partekatu den zuzen ikusi ahal izateko.