
Egina
Maiz ahazten dugu gure edukiak, gure funtsak, ez dituela beste inork ezagutzen guk baino hobe. Liburutegi, dokumentazio-zentro eta artxibo interesgarrienak ere nekez egingo zaizkio erakargarri erabiltzaileari, bertan eskuragarri duena ezagutzen ez badu, ikusten ez badu, bidea tentagarri egiten ez bazaio, ezustean harrapatzen ez badugu... Nola egin dezakegu hori? Bada, ate-atetik hasita, gure sarrerak erakusleiho bihurtuz. Nola egiten den hori? Bada, Meritxell Trullas aditu katalanak eskainiko digun lau orduko online ikastaro interesgarri honetan izena-eman eta bere aholkuak jarraituz. OHARRA: ikastaro honetako izen-emeta beteta dago.
09:30-13:30
Webex bidez
Historia eta Dokumentazioan lizentziaduna (UAB). Gaur egun, Granollerseko liburutegi publikoen sarearen programazioa eta lankidetza koordinatzen ditu. Abad Oliba-CEU Unibertsitateko Kazetaritza, Zuzenbide eta Zientzia Politikoko ikasketetan irakasle izan da, eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko irakasle ere izan da. Gaur egun, Escaparates culturales: ¿cómo mostrar los libros? Saioa ematen du Bartzelonako Unibertsitateko Irakurketa Preskripzioko graduondoan. Liburutegi publikoen dinamizazioarekin eta komunikazioarekin eta kultura-kudeaketarekin lotutako alderdietan interesa du.
Ikastaro hau informazio kudeatzaileentzat, liburuzainentzat eta artxibozainentzat da, batez ere. Baina kultur edukia modu deigarriagoan eta erakargarriagoan erakutsi nahi duten guztiak daude parte hartzera gonbidatuta.
Formazio-saio honen helburu nagusia ikasleek oinarrizko ikuspegi orokorra lortzea da, erakusleiho-apainketaren sektorean esku hartzen duten elementu orokorrak jorratuz, kulturaren ikuspegitik, beti ere; ikus-komunikazioko prozesuak zehazten dituzten faktoreetatik hasi eta dekorazio-lanaren estrategietaraino.
Ikastaroan honako gaiak jorratuko dira, azalpen teoriko-praktiko batetik abiatuta, kasu errealen adibideetan zentratzeko: