Zuzenean edukira joan

Giza baliabideak liburutegietan. Langile publikoak edo azpikontratatze gatazkatsuak. Beharrezko oreka

Giza baliabideak liburutegietan. Langile publikoak edo azpikontratatze gatazkatsuak. Beharrezko oreka

Egina

ALDEEk eta FESABIDek gai horri buruzko hausnarketarako foro bat ireki nahi dugu, eta inplikatutako eragile guztiak gonbidatu nahi ditugu datorren ekainaren 14an, goizeko 10:00etan, Donostiako Tabakaleran egingo den jardunaldian parte hartzera. Izen-ematea doakoa izango da.

Mota
Jardunaldiak eta Topaketak
Ikastaroaren datak
2024 Ekaina 14 - 2024 Ekaina 14
Izena emateko datak
2024 Maiatza 16 - 2024 Ekaina 13
Ordutegia

10:00-14:00

Tokia

Tabakalera

Andre zigarrogileen Plaza, 1.

20012 Donostia-San Sebastián

Hizkuntza
Gaztelera

Helburuak

Liburutegietan eta artxiboetan zerbitzuak emateko kanpo-kontratazioa etengabea da eta gora egiten ari da. Informazio-zerbitzuak kontratatzeko egungo joerak (titulu ez-espezifikoen eskaera, desarautze profesionala, garatu gabeko irakurketa publikoko legeria eta mapak, lan-baldintza prekarioak dakartzaten kanporatzeak) oso lan egoera eskasa iragartzen du gure lanbidean. Beharrezkoa da administrazioek, enpresek, sindikatuek eta, jakina, profesionalek berek arazoak jorratzea eta jokabide etiko batzuk adostea, kontratatzen diren profesionalekiko eta zerbitzatzen dituzten herritarrekiko errespetuzko kalitatezko artxibo- eta liburutegi-zerbitzuak eraikitzeko.

Jardunaldia bereziki liburutegietarako eta artxiboetarako zerbitzuak kontratatzeari buruzko erabakiak hartzen dituzten eragileei zuzenduta dago, bai eta liburutegi eta artxiboen arloko baldintza-agiriak eta abar idazten parte hartzen duten teknikariei ere.

Programa

10:00: Ongietorria ALDEEko lehendakari Fernando Juarez eta FESABIDeko lehendakari Francesc Xavier González Cuadraren eskutik

10:15: Jardunaldiaren aurkezpena Yanira Díaz de Aránguiz ALDEE eta FESABIDeko Zuzendaritza Batzordeetako kidearen eskutik

10:30: Inaugurazio-hitzaldia. Udal liburutegien kudeaketa zuzena berreskuratzea, Carlos Amerych-en eskutik (Coruñako Unibertsitateko Administrazio Zuzenbideko titularra)

Informazio-zerbitzuen eta horien inplikatuen kanpo-kontratazioa

11:15: Administrazioa. SPKLn artxibo- eta dokumentazio-zerbitzuak kontratatzea. Javier Serrano Chamizoren eskutik (Euskal Autonomia Erkidegoko Kontratuen inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoaren (KEAO) aholkulari juridikoa).

Kafe etenaldia

12:30: Enpresak. Josep Asensi (CEO de Identification Care S. L.) eta Yanira Díaz de Aránguiz

13:00: Profesionalak. Diego Maseda (Coruñako Udal Liburutegien Sareko babes tekniko eta operatiboko zerbitzuko zuzendaria eta Coruñako Unibertsitateko informazio eta dokumentazio dixitaleko grao-ko irakaslea) eta Karmele Aguayo, ALDEEko Zuzendaritza Batzordeko kidea.

13:30: Sektoreko hitzarmen batek konponbiderik ekar al dezake? Iker Callao (LAB)

14:00: Galdera-sorta

Programa jeitsi

Lankidetzak

       

 

 

Ikastaro guztiak
ikusi

  • Bazkideak: 0€
  • Ez bazkideak: 0€
  • Bazkideak langabezian: 0€

Bazkide izan nahi duzu? Abantaila handiak dituzu

Izena eman

  • Zure interesak babestu
  • Jardueretan parte hartu
  • Deskontuak ikastaraoetan izena ematerakoan
  • Lan eskeintzak jasotzea
  • Lantaldeetan parte hartzeko aukera
  • Informazio profesionala eguneratua eduki

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialak partekatzeko plugin batzuk erabiltzen ditugu gure webguneko zenbait orrialde sare sozialetan partekatu ahal izateko. Plugin hauek cookieak ezartzen dituzte orrialde bat zenbat aldiz partekatu den zuzen ikusi ahal izateko.