Zuzenean edukira joan

Informazio-guneak ezagutzaren gizartean

Informazio-guneak ezagutzaren gizartean

Egina

Mota
Ikastaroak
Ikastaroaren datak
Izena emateko datak
2011 Ekaina 15
Ordutegia

19:00

Tokia

Koldo Mitxelena Kulturunea
Areto Nagusian Urdaneta kalea, 9 (Donostia)

Hizkuntza
Gaztelera

Irakaslea

Miguel A. Esteban Navarro
Dokumentazio Zientzien Saila, Zaragozako Unibertsitatea

Helburuak

Hitzaldiaren helburua, artxibo, liburutegi eta informazio-zerbitzuek ezagutzaren gizartean izan dezaketen lekuaren inguruko hausnarketa egitea da, hau da, gizarte honetan izan ditzakegun mehatxu eta aukerei erantzuteko gaitasunaren inguruko gogoeta. Bertan, informazio-zentroetan proposatzen diren zenbait eskaera, erronka eta aukera aurkeztuko dira, horiek guztiak agertu berri diren sei errealitateri oso lotuak baitaude: informazioaren teknologiak asko erabiltzen dituen gizarte saretua, irakatsi eta ikasteko eredu berrien agerpena, ezagutzaren kudeaketa erakunde publiko eta pribatuetan, enpresen lehia-adimena, gobernua eta administrazio elektronikoa eta informazioaren berrerabilpena.

Programa

Bertaratukoei informazio- eta dokumentazio-mundutik ematen ari diren zenbait erantzun aztertzeko eskatuko zaie, errealitate horiek bultzatzen dituzten joerekin eta ezaugarri gisa dituzten dimentsioekin duten koherentzia kontutan hartuz. Informazio-gune orok, bere helburuak lor ditzan, biziraun dezan eta gizarte- eta ekonomia-errentagarritasuna izan dezan, hein handi batean, plan estrategiko bat sortzeko gaitasuna izan behar du, bai eta bere antolamenduarekin koherentea izango den, gertuen duen ingurunera egokitua dagoen eta, bereziki, dimentsio anitzetan jasangarria izango den proiektua gauzatzeko gaitasuna ere. Azkenik, artxibozain, liburuzain eta dokumentalistei, ezagutzaren gizartean ezinbesteko protagonista izateko exijitu behar zaizkien profil eta gaitasunen inguruko hausnarketarekin amaituko da aurkezpena. Hala, jada baditugun gaitasunak hobetu, sakondu, aplikatu, saldu eta erabiltzera ausartzea, etengabe beste gaitasun batzuk (gehienetan lanbide horietarako ezinbesteko ez direnak) eskuratzen aritzea baino garrantzitsuagoa dela ikusiko da. Hizlariak, gai horien guztien inguruan eztabaidatu eta hausnartzera gonbidatuko ditu bertaratutakoak.

Ikastaro guztiak
ikusi

  • Bazkideak: 0€
  • Ez bazkideak: 0€
  • Bazkideak langabezian: 0€

Bazkide izan nahi duzu? Abantaila handiak dituzu

Izena eman

  • Zure interesak babestu
  • Jardueretan parte hartu
  • Deskontuak ikastaraoetan izena ematerakoan
  • Lan eskeintzak jasotzea
  • Lantaldeetan parte hartzeko aukera
  • Informazio profesionala eguneratua eduki

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialak partekatzeko plugin batzuk erabiltzen ditugu gure webguneko zenbait orrialde sare sozialetan partekatu ahal izateko. Plugin hauek cookieak ezartzen dituzte orrialde bat zenbat aldiz partekatu den zuzen ikusi ahal izateko.