Zuzenean edukira joan

Informazio-zerbitzuetan proiektuak zuzendu eta kudeatzeari buruzko sarrerako tailer praktikoa

Informazio-zerbitzuetan proiektuak zuzendu eta kudeatzeari buruzko sarrerako tailer praktikoa

Egina

Mota
Tailerrak
Ikastaroaren datak
2012 Iraila 15 - 2012 Urria 16
Tokia

On line

Hizkuntza
Gaztelera

Irakaslea

Emilo Sanz Santos

Helburuak

TAILER PRAKTIKO honekin parte-hartzaileak proiektu bat zuzentzeko eta kudeatzeko oinarrizkoak diren gaitasunak identifikatzea eta ezagutzea lortu nahi da. Tailerreko ekintza guztiak proiektuaren EPEA, KALITATEA ETA AURREKONTUA izeneko helburuak betetzera bideratuak egongo dira.

Programa

0. Gaia. Informazio orokorra.
Ikasgela birtuala edota presentziazko gunea ezagutu, suposizio praktikoa, zalantzak argitu, tailerraren plangintza, laneko suposizioak eta tutorearen eta ikasleen aurkezpen birtualak. 

1. Gaia. Sarrera.
Teknikari izatetik kudeatzaile izateko trantsizio naturala, zer da proiektu bat?, proiektu baten bizitza-zikloa, zer da proiektu-kudeaketa?, zer onura dakar proiektuak kudeatzeak? proiektuen kudeaketaren balioa informazio-zerbitzuen arloan. Kasu praktikoa.

2. Gaia. Definizioa.
Proiektu baten definizioari sarrera, helburu nagusia, berariazko helburuak, jarduerak eta zereginak, akatsak eta horiek zuzentzeko neurriak. Kasu praktikoa.

3. Gaia. Plangintza I.
Proiektuan parte hartzen duten profil profesionalak identifikatu, profil profesional bakoitzaren kostua/orduko zehaztu, eragindako profilen lan-karga zenbatetsi, profil profesionalen kostuak balioetsi, akatsak eta horiek zuzentzeko neurriak. Kasu praktikoa. 

4. Gaia. Plangintza II.
Baliabide materialen balioespenari sarrera, aurretiko baliabideak aurreikusi, aurrekontu osoa kalkulatu, kostuaren eta prezioaren arteko aldea (ez nahastu), proiektuaren kronograma edo egutegia, aplikazio informatiko lagungarriak, akatsak eta horiek zuzentzeko neurriak. Kasu praktikoa.

5. Gaia. Antolaketa.
Organigrama, lanpostuaren definizioa, erantzukizunak, funtzioak, zereginak esleitzea, errendimendu handiko taldeak, akatsak eta horiek zuzentzeko neurriak. Kasu praktikoa.

6. Gaia. Kontrola.
Kontrol-arloak, informazio-sistema, aldaketen kudeaketa, proiektuaren amaiera: dokumentuak prestatu eta onartu, akatsak eta horiek zuzentzeko neurriak. Kasu praktikoa.

7. Gaia. Aurkezpen exekutiboa.
Aurkezpen exekutiboa, akatsak eta horiek zuzentzeko neurriak. Kasu praktikoa.

8. Gaia. Suposizio praktikoa.
Ikaslearen suposizio praktikoa entregatzea.

METODOLOGIA

Ikastaro hau biziki praktikoa da. Bertan, ikasleak tutoreak proposatuko kasu praktiko bat garatuko du ( artxiboak, liburutegia eta dokumentazio-zentroak), edo, nahiago badu, bere proiektu edo ideia bat garatzeko erabil dezake prestakuntza-ekintza.
Tailer honetan ez da aurkeztutako proiektuaren azken emaitza ebaluatuko, baizik eta parte-hartzaileak duen gaitasuna hasierako ideia kualifikatutako eta kuantifikatutako proposamen bilakatzeko, eta hori guztia 4 orriko txosten xume batean jasotzeko. Txosten hori organo erabakitzaileentzat erabilgarria izan daitekeen proposamen bat aurkezteko erabiliko da.
Tailer praktikoa Ezagutza Praktikoko Ikasgela Birtualen bidez eskainiko da nagusiki, baina, tutoreak presentziazko bi jardunaldi prestatuko ditu ideia nagusiak berresteko, aholkuak emateko, zalantzak argitzeko eta ariketa praktikoak egin ahal izateko.
Ikasleak prestakuntza nahierara antolatzeko malgutasuna izango du. Edonola ere, derrigorrean bete beharko ditu irakasle-taldeak ezarritako prestakuntza-ekintzaren entrega-epeak eta konpromisoak.
Tailer praktikoan 7/8 gai landuko dira. Gai berrietara sarbideak aurrekoak bukatutakoan irekiko dira.
Foro publiko bat irekiko da gai bakoitzeko, sortuko diren eztabaida guztiak unitate didaktiko bakoitzaren harian bildu ahal izateko.
Gai bakoitzean, ikasleak bere proposamen teknikoaren zati espezifiko bat landuko du, tutoreak xede horretarako emango dion Excel fitxategia erabiliz (parte-hartzaile guztiek fitxategi berdina jasoko dute). Azkenik, Word eredu bat beteko du ikasleak (hori ere tutoreak emango dio) excel orrian jasotako informazio guztiarekin. Word hori izango da, hain zuzen ere, aurkezpen exekutiboa, hau da, tailer praktikoaren xede nagusia.
Gaiak lantzeko material lagungarria eskainiko da (ariketak, irakurketak eta bideoak), eta, ikasleek aurrera egiten duten heinean, tutoreak kasu praktiko bat azalduko du, lagungarria izango dena bakarkako lanak orientatzeko.
Tailer praktikoaren berariazko helburuak lortzeko astean 10 ordu beharrezkoak direla aurreikusten da (ahalegin ertaina). Garrantzitsua da ikaslea bere kasuaren ikerketa mailaka argitzen joatea.

EBALUAZIOA
Tailer praktikoa ebaluazio positiboz gainditu ahal izateko, ezinbestekoa da kasu praktikoa entregatzea, atal guztiak beteta.

HARTZAILEAK
Metodologia hau guztiz irekia da; diziplina guztietara egokitzen da, eta edozein arloko profesionalak erabil dezake.

Ikastaro guztiak
ikusi

  • Bazkideak: 150€
  • Ez bazkideak: 75€
  • Bazkideak langabezian: 210€

Bazkide izan nahi duzu? Abantaila handiak dituzu

Izena eman

  • Zure interesak babestu
  • Jardueretan parte hartu
  • Deskontuak ikastaraoetan izena ematerakoan
  • Lan eskeintzak jasotzea
  • Lantaldeetan parte hartzeko aukera
  • Informazio profesionala eguneratua eduki

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialak partekatzeko plugin batzuk erabiltzen ditugu gure webguneko zenbait orrialde sare sozialetan partekatu ahal izateko. Plugin hauek cookieak ezartzen dituzte orrialde bat zenbat aldiz partekatu den zuzen ikusi ahal izateko.