Egunak: 2009 azaroak 30 eta abenduak 1-2 Ordutegia: 9.00–14:00 Iraupena: 15 ordu
Carlos Carrero Gutiérrez - Administrador Funcional de SIGIA. Gobierno del Principado de Asturias
Gero eta arau tekniko, estandar eta legedi gehiago dago artxibozain-lanbidearen praktika baldintzatzen eta, ondorioz, praktika gero eta konplexuagoa da, baita beste arlo tekniko batzuen gero eta mendekoago aldi berean, adibidez, zuzenbidea, informatika eta telekomunikazioak. Ikastaro honen bidez, ISO 15489k ezarritakotik abiatuz, artxibo-kudeaketarako sistema bat ezartzeko proiektuari heldu nahi diogu, baita askotariko administrazio- eta kudeaketa-tresnak prestatu ere, administrazio elektronikoaren sorrerak eragindako beharrizan berriei aurre egiteko.
ZATI TEORIKOA 1. Sarrera 2. Artxibatze-panorama berria 3. Sistemen diseinua eta definizioa 4. Sistemen integrazioa: datu-ereduak 5. Ingurune elektronikoetako deskribapena 6. Erabiltzaileen administrazioa ZATI PRAKTIKOA 1. Diseinu-proiektu bat prestatu eta Artxibo-kudeaketako sistema bat ezarri, eredu honi lotuz: ISO 15489-1: Estrategiak, diseinua eta ezarpena. 2. Dokumentuak kudeatzeko tresnak: 2.1 Antolamenduaren jardueren sailkapena: sailkapen funtzionaleko koadro baten prestaketa 2.2. Administrazio-dokumentuak kudeatzeko datu-eredu baten prestaketa 2.3. Hiztegi kontrolatua: thesaurusen erabilera 2.4. Kontserbazio eta eskuragarritasunaren egutegia 2.5. Atzipenen eta segurtasunaren taula 2.6. Analisi funtzional baten prestaketa: erabilera-kasuak, diagramak eta datu-ereduak MoReq2 baliatuz 2.7. Jarduteko jarraibidea: DAR eta DSP 2.8. Tresna korporatiboen diseinua eta SGDEArekiko integrazioa 3. Dokumentu elektronikoei buruzko eztabaida-mahaia: formatuak, digitalizazioa, ziurtapena, kontserbazioa, benetakotasuna, sinadura elektronikoa.
Programa jeitsi