Egina
Maiatzak 31: 9:00–13:30 eta 15:00–18:00
Ekainak 1: 9:00–13:30
ALDEEko egoitzan
Buen Pastor plaza, 15-1. ezk. (Donostia-San Sebastián)
Gorka Díaz Majada
Salamancako Unibertsitateko Itzulpengintza eta Dokumentazio Fakultatean Bibliotekonomia eta Dokumentazioan Diplomatua da eta Granadako Bibliotekonomia eta Dokumentazio fakultatean Dokumentazioan lizentziatua.
Kurtso honen lehentasunezko helburua ikasleak ICA-Atom softwarean gaitzea da, hau da, 1.3. bertsioa instalatzeko eta erabilera egokirako behar diren ezagutzak harenganatzea. Kurtsoa bukatzen denean ikaslea gai izan behar da softwarea haren lantokian instalatzen, egokitzen eta martxan ipintzen.
METODOLOGIA
Gutxienezko teoriaz gain kurtsoa erabat praktikoa izango da eta ordenagailuan garatuko da (bana ikasleko) alegiazko plataforma baten gainean non ikasleak haren artxiboan lan egingo balu bezala arituko den.
1.Software askearen definizioa.
2. ICA-AtoMaren gaineko sarrera: helburuak, instalatzeko baldintzak, arkitektura eta funtzionalitate nagusiak.
3. ICA-AtoMeko behera kargatzea eta oinarrizko instalazioa, konfigurazioa eta egokitzapena, erabiltzaileen kudeaketa, eta profilen zehaztapena (erabiltzaile zein administratzaileena)
4. ICA-AtoMen erabilera: 1.3. bertsioaren estruktura eta arkitekturaren aurkezpena. Deskripzio politikako definizioa eta arauen arteko aukeraketa (ICA arauak, Dublin Core, RAD eta MODS)
5. ICA-AtoMaren funtzioak: deskripzio mailen administrazioa, erakunde, sortzaile, hitz-gako, artxibo funtzioak, tesaurusak, kokapen fisikoak, digitalizazioa, eta erregistroen inportazio eta esportazioa XML edo CSVan, sarreren erregistroa, kontserbazio arauak, eta dokumentu eta deskripzioen gaineko eskubideak eta baimenak.