Zuzenean edukira joan

Liburuak eta dokumentuak zaharberritzea eta kontserbatzea

Liburuak eta dokumentuak zaharberritzea eta kontserbatzea

Egina

Liburutegi edo artxibo batean jasotzen diren eta egoera txarrean dauden liburuei lehen esku-hartzeak egiten ikasteko lantegia da. Hori dela eta, liburutegietako edo artxiboetako langileei zuzenduta egongo da. Liburutegi edo artxibo baten beharrak hartu dira kontuan; izan ere, liburuak hainbeste erabiltzen direnean, bizkar edo orriak askatu egiten dira, eta garrantzitsua da lehen esku-hartzea ezagutza jakin batzuekin egitea.

Mota
Ikastaroak
Ikastaroaren datak
2021 Martxoa 5 - 2021 Martxoa 6
Izena emateko datak
2021 Otsaila 10 - 2021 Martxoa 2
Ordutegia

Ostirala: 09:00-14:30 / 15:30-19:30

Larunbata: 10:00-14:30

Tokia

Medialab -Tabakalera

Andre zigarrogileak plaza, 1
20012. Donostia / San Sebastián

Hizkuntza
Euskera

Irakaslea

Helena Jimenez de Aberasturi Apraiz

1991z geroztik, koadernaketa eskolak ematen ditu Donostiako Liburutegi Nagusian. Madrilgo Antolin Palomino Eskola-Tailerrean ikasi zuen, eta Florentziako Spinelli Institutuan osatu zuen errestaurazio arloko prestakuntza.

Helburuak

Ikastaro honen helburu nagusia ikasleei liburuaren egitura materialaren eta koadernaketaren berri ematea da, berreskuratu ahal izateko, betiere liburutegietan zein artxiboetan erabiltzen diren liburuek eskatzen duten esku-hartze motari begira.

  • Liburutegietara eta artxiboetara iristen diren liburuak edo dokumentuak zaharberritzea eta egoera onean gordetzea.
  • Zaharberritu ahal izateko, liburua nola eginda dagoen jakin behar dugu, hau da, nola koadernatzen den.
  • Ezagutza horietatik abiatuta, papera eta azalak berrezarriko ditugu. Liburutegietan zein artxiboetan erabiltzen diren liburuek behar duten esku-hartze motari begira.
  • Nola babestu liburuak eta dokumentuak kutxa egokietan gordetzeko.
  • Erabili ondoren, lehorrean behar bezala garbitzea.

Programa

Eguna

Saioa

Gaia

Ostirala

Goizez

Koadernatzearen eta zaharberritzearen teoria

Koadernatze-praktika

Ostirala

Arratsaldez

Paperezko txertaketa bidezko zaharberritzea

Orrien haustura lehengoratzea

Berreskuratzeko behar diren materialak. Non erosi eta zer kit behar den egoera txarrean dagoen liburu batean lehen interbentzioak egiteko.

Larunbata

Goizez

Liburu eta dokumentuentzako kontserbazio-kutxa.

Programa jeitsi

Lankidetzak

 

Ikastaro guztiak
ikusi

  • Bazkideak: 140€
  • Ez bazkideak: 210€
  • Bazkideak langabezian: 70€

Bazkide izan nahi duzu? Abantaila handiak dituzu

Izena eman

  • Zure interesak babestu
  • Jardueretan parte hartu
  • Deskontuak ikastaraoetan izena ematerakoan
  • Lan eskeintzak jasotzea
  • Lantaldeetan parte hartzeko aukera
  • Informazio profesionala eguneratua eduki

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialak partekatzeko plugin batzuk erabiltzen ditugu gure webguneko zenbait orrialde sare sozialetan partekatu ahal izateko. Plugin hauek cookieak ezartzen dituzte orrialde bat zenbat aldiz partekatu den zuzen ikusi ahal izateko.