apirilak 29 - 30 Ordutegia: 9.00–13.30 eta 15.00 – 18.00 Iraupena 15 ordu
Santiago Romero Garuz Arquitecto . Jefe de la Unidad de Arquitectura Bibliotecaria . Diputación de Barcelona
Garrantzitsua da bibliotekariak zerbitzuaren eskakizunei buruz aise eta seguru hitz egiteko eta negoziatzeko prest egotea. Horretarako prestakuntza honako alderdi hauetan behar dute: • Proiektuetako dokumentazio grafikoa halako zehaztasun eta arintasun batez interpretatzea. Ezagutza honek, hala dagokionean, informazio argiagoa eskatzeko segurtasuna ere ematen du. • Planifikazio-, diseinu-, lan- eta ekipamendu-prozesuaren urrats bakoitzaren berri izatea, alderdi jakin batzuk planteatzeko unerik egokiena zein den jakitearren. • Programa funtzionalaren oinarrizko beharren eta arkitekturako proiektuaren lehenengo ideien arteko erlazio nagusiak (kokalekuaren garrantzia, gune batzuk ordutegi berezietan erabiltzeko aukera, barneko zirkulazioaren garrantzia, eta abar) • Egungo joerak (harrera- eta sustapen-gunearen beste erabilera batzuk, erabilera anitzeko guneak zerbitzu gehiago eskaintzeko, kanpoko guneak liburuzaintza-programan txertatzea, eta abar) • Eraikin historikoen birgaitze-lanarekin zerikusia duen problematika eta esku hartzeko irizpideak garatzeko aukera ematen duten oinarrizko ezagutzak • Instalazioei eta akaberako materialei buruzko oinarrizko informazioa, erosotasun-eskakizunetan eragiteko. • Altzariak gune eta giro bereiziak sortzeko tresna gisa.
• Sarrera • Proiektuen irudikapen grafikoa • Jarduera Eremuen Deskribapena • Liburutegia hartuko duen eraikinari eskatu behar zaizkion oinarrizko alderdiak • Eraikin historikoetan esku hartzearekin zerikusia duen problematika • Liburutegi bat egiteko urratsak • Eraikitzeko sistemak eta materialak • Guneak egokitzea • Altzariak gune eta giro bereiziak sortzeko tresna gisa
Programa jeitsi