Egunak: Ekainak 1 – 2 Ordutegia: 9.00–13.30 eta 15.00 – 18.00 Iraupena: 15 ordu
David Maniega Legarda. UOCko Berrikuntza Bulego Irekiaren zuzendaria da.
Ikastaroaren helburu nagusia 2.0 teknologietan oinarritutako zerbitzuak erabiltzailearen ikuspegitik pentsatu behar direla ulertu eta asimilatu ahal izateko behar diren gakoak oso modu praktikoan eskaintzea da. Hartarako, egituratutako edukiak berriz aprobetxatzean oinarritutako zerbitzuak planifikatu eta exekutatzeko behar diren elementuak eskaintzen dira edozein ingurune digitaletan banatu ahal izan daitezen. Aldi berean, datuak tresna berrien bidez integratzeak sareak eskaintzen digun elkarrekintza kolektiboaren aukerak nola zabaltzen dituen ere aztertu eta azaldu nahi da. Ikastaroa amaitzean, web-inguruneetan, hala nola, urruneko mahaigain, blog edo web pertsonal edo korporatiboetan hedatzeko guztiz erabilgarriak izango diren aplikazio hibrido txikiak sortzeko gai izango dira ikasleak.
• Hitz egin dezagun web 2.0-az, baina bizkor. • Web 2.0 softwarea 2.0 liburutegi baterako ulertuz • Baliabideak optimizatzeko ereduak: o Podcasting eta bideotutoretzak edo nola hezi gure erabiltzaileak era atseginean. o Irudien galeriak eta mapak. o Komunikazio-mekanismo zuzenak: mikroblogging. o Sindikatu vs gehitu, nork sortzen ditu edukiak? o Urruneko mahaigain pertsonalizatuak edo nola jakinarazi dakigun guztia. • Edukiaren berrerabilera praktikoa: o Zer da mashup bat, edo edukiak nola nahastu berriro? o Widget vs Gadget o Aplikazio-mota hibridoak: mashup vs portlet. o Zer da API ireki bat? o Liburutegietan aplikatzeko ereduak, berrikuntzari zabaldutako atea. o APIekin lan egin edukiak berrerabiltzeko. Elkarteak ikastaroaren ziurtagiria emango du
Programa jeitsi