Zuzenean edukira joan

ARTETIK ZIENTZIARA: Diseinu grafikoaren eta marketinaren artean

ARTETIK ZIENTZIARA:  Diseinu grafikoaren eta marketinaren artean

Egina

Mota
Ikastaroak
Ikastaroaren datak
2013 Iraila 27 - 2013 Iraila 28
Ordutegia

Ostirala: 16:00-19:00
Larunbata: 9:00-12:00

Tokia

Bilbao

Hizkuntza
Gaztelera

Irakaslea

Xabier Iñarra
Diseinatzaile grafikoa

Helburuak

Tailer honetan gaur egun komunikazioari buruz dagoen ikuspegi orokorra islatzen saiatuko gara, hitzaldien eta adibideen bitartez:
- Diseinatzaile grafikoa ez da gauza politak jartzen dituena.
- Diseinatzailea ez da grafista.
- Diseinatzeak (deseinua, zeinua) proiekzioa esan nahi du, ikusmenezko lengoaia bat eratzea,
ideia edo kontzeptu bat transmititzea edo komunikatzea ahalbidetzen duena.
- Denak komunikatzen du, eta ezinezkoa da ez komunikatzea.

Programa

- TEORIA: 4 ordu.
Diseinu grafikoa:
Tailerrean parte hartzen duten pertsonei diseinu grafikoaren praktikan erabiltzen diren bateko eta besteko elementuak ezagutarazteko saiakera egingo da, kontzeptu teorikoak adibideekin lagunduta.
Kolorea. Konposizioa. Tipografia. Irudia. Estiloak eta joerak.
Diziplinak:
- Publizitate diseinua
- Editoriala
- Identitate Korporatiboaren diseinua
- Web diseinua
- Enbase diseinua
- Diseinu tipografikoa
- Txartelen diseinua
Maila profesionalean gehien erabiltzen diren programa informatikoak.
Alderdi teknikoak eta produkziokoak.
Komunikazioa:
Bigarren zati teoriko honetan, tailerrean parte hartzen duten pertsonak komunikazioan erabiltzen diren kontzeptuetara hurbiltzen saiatuko dira, kontzeptu teorikoen eta adibideen bitartez.
Mezua. Helburuko publikoa (segmentazioa). Balioak. Marka. Estrategia. Irudia. Balio proposamena. Bereizgarriak. Informazioa. On line komunikazio kanal berrien sarrera indartsua.
Kontsumitzailearen eta marken arteko harreman berriak. Komunikatzeko modu berriak.
- PRAKTIKA: 2 ordu.
Ariketa bat planteatuko da, banaka edo taldeka, eta bertan komunikazio kanpaina txiki bat proposatu beharko da, parte hartzaileen jarduerari lotutako gai bati buruz.
Atal honetarako, beharrezkoa izango da parte hartzaileek ordenagailu eramangarria ekartzea eta diseinu programak edukitzea (indesign, illustrator, freehand, corel draw, powerpoint - horietakoren bat). Kontua ez da lan osatu bat egitea, lehen ikasitako kontzeptuak landu ahal izatea baizik.
Azkenik, ariketak denon aurrean aurkeztuko dira, taldean eztabaidatzeko.
Elkarteak ikastaroaren ziurtagiria emango du

 

Programa jeitsi

Ikastaro guztiak
ikusi

  • Bazkideak: 90€
  • Ez bazkideak: 45€
  • Bazkideak langabezian: 150€

Bazkide izan nahi duzu? Abantaila handiak dituzu

Izena eman

  • Zure interesak babestu
  • Jardueretan parte hartu
  • Deskontuak ikastaraoetan izena ematerakoan
  • Lan eskeintzak jasotzea
  • Lantaldeetan parte hartzeko aukera
  • Informazio profesionala eguneratua eduki

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialak partekatzeko plugin batzuk erabiltzen ditugu gure webguneko zenbait orrialde sare sozialetan partekatu ahal izateko. Plugin hauek cookieak ezartzen dituzte orrialde bat zenbat aldiz partekatu den zuzen ikusi ahal izateko.