Zuzenean edukira joan

LIBURUZAINA ISPILUAREN AURREAN: Liburuzainaren oinarrizko jakintzak gurasoei aholkuak emateko

LIBURUZAINA ISPILUAREN AURREAN: Liburuzainaren oinarrizko jakintzak gurasoei aholkuak emateko

Egina

Mota
Ikastaroak
Ikastaroaren datak
2016 Iraila 30 - 2016 Urria 1
Ordutegia

9:00-14:00

Tokia

ARTIUM Museoa
Francia kalea, 24
Vitoria- Gasteiz
Kokapena

Hizkuntza
Euskera

Irakaslea

Imanol Mercero
Filologoa, ikertzailea eta literatur kritikaria. Galtzagorri Elkarteko Liburuen Altxorra egitasmoa dinamizatzen du eta Irakurketa Mintegia koordinatu.
Iñaki Markotegi
Eskola liburuzaina, irakaslea eta Galtzagorri Elkarteko lehendakaria.

Helburuak

Liburutegietako jardunaren parte da bezeroari eskaintzen zaion arreta.
Testuinguru honetan aholkuak ematea izaten da, maiz, elkarrizketaren parterik labainkorrena.
Literatur gomendioak emateko hainbat irizpide erabili behar dira aldi berean, sinplea dirudiena, baina zinez korapilatsua dena.
Haurrak eta bere inguruneak literaturarekin daukaten harremana izaten da oinarrizko lehen mugarria, baina badira beste asko gomendioa erabakitzeko orduan: adina, gaitasuna, zaletasuna, berezkotasuna, bakarka ala lagundurik irakurriko duen,... eta guztietan giltzarria izaten dena: irakurketa borondatezkoa den, ala behartua.


HELBURUAK:
Proposatzen dugun ikastaroaren helburu nagusia liburuzainari bezeroekin duen hartuemanetarako tresnak eskaintzea da. Formazioa lau esparrutan aurreikusten da xedeari ikusmira anitzetatik heltzeko asmoarekin:

  1. Haurraren irakurketa gaitasunaren garapenaz jardungo dugu, haurraren ahalmenak eta behar pedagogikoak, eta gurasoen desirak bereizten jakiteko.
  2. Euskal sortzaileen eta euskarazko sorkuntzen historia ezagutuko dugu, nork-zer-noiz galderei erantzunda gaiaren perspektiba orokor bat garatzeko.
  3. Ikuspuntu orokor batetik aztertuko dugu haur literaturaren ekoizpena, gurera ekarri diren ezinbesteko obrak zeintzuk diren eta nolakoak diren deskribatuta, erreferentzien katalogoa osatzeko.
  4. Azken hamarkada hauetan literaturak hartu duen norabideaz hausnartuko dugu,“baloreen literatura” deitu izan zaionari fokua jarrita.

Ondorioz, literatura baloratzean erabiltzen ditugun irizpideak zeintzuk diren, eta zeintzuk izan beharko luketen aurreikusiko dugu.

Programa

IKASTAROAREN ERRONKAK:
Partaideak irakurketarako gaitasuna noiz eta nola hartzen den ezagutuko du.
Euskal sorkuntza literarioaren historiaren oinarriak finkatuko ditu, gure egileen ibilbide literarioa ezagututa, bertako literaturak eskaintzen digunaz jabetzeko.
Ezinbesteko obratzat zein eta zergatik jotzen diren ezagutuko du partaideak.
Joera nagusien ekoizpena ezagututa, iritzi kritikoa garatuko du.


EDUKIAK:

  • ADINAK ETA LIBURU MOTAK: Haurraren irakurketa gaitasunaren garapena
  • GURASOEN HAURTZAROKO IRAKURKETAK: Euskal Herriko H.G.L. Historia
  • GOMENDIO BIKAINAK: Bibliografia hautatua
  • BALOREEN LITERATURA: Ispilu liburuak eta aldarrikapen literatura
  • OBRA BAT BALORATZEKO IRIZPIDEAK: Irakurle kritikoak

Joera nagusien ekoizpena ezagututa, iritzi kritikoa garatuko du.

Programa jeitsi

Ikastaro guztiak
ikusi

  • Bazkideak: 100€
  • Ez bazkideak: 50€
  • Bazkideak langabezian: 150€

Bazkide izan nahi duzu? Abantaila handiak dituzu

Izena eman

  • Zure interesak babestu
  • Jardueretan parte hartu
  • Deskontuak ikastaraoetan izena ematerakoan
  • Lan eskeintzak jasotzea
  • Lantaldeetan parte hartzeko aukera
  • Informazio profesionala eguneratua eduki

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialak partekatzeko plugin batzuk erabiltzen ditugu gure webguneko zenbait orrialde sare sozialetan partekatu ahal izateko. Plugin hauek cookieak ezartzen dituzte orrialde bat zenbat aldiz partekatu den zuzen ikusi ahal izateko.