Zuzenean edukira joan

Kudeaketa dokumentala eta informaziorako sarbidea gardentasunaren markoan

Kudeaketa dokumentala eta informaziorako sarbidea gardentasunaren markoan

Egina

Mota
Ikastaroak
Ikastaroaren datak
2016 Urria 21
Ordutegia

10:00 - 15:00

Tokia

Euskadiko Artxibo Historikoa
María Diaz de Haro, 3
Bilbao
Kokapena

Hizkuntza
Gaztelera

Irakaslea

Joan Soler Jiménez
(@Diplomaticat)
Terrassa-ko Artxibo Historikoko Zuzendaria, ESAGED-eko diplomatika garaikideko irakaslea eta UB-koa. ACCko lehendakaria -Asociación de Archiveros-Gestores de Documentos de Cataluña-

Helburuak

Gardentasunaren markoaren hedapenaren baitan eta estatuko legeria berriak baimentzen duen informazio publikorako sarbidearen testuinguruan, kudeaketa dokumentalak protagonismo berria hartzen du erakundeen datu, informazio zein dokumentuen berrantolaketan. 
Kudeaketa dokumentaleko sistema onak benetako dokumentu kalitatezkoekin hornitu ahal ditu gardentasun atariak eta konfiantzako informazio iturri bilakatu.
Taller honen helburua gaitze teknikoaren balioa azpimarratzea da. 
Honela, itxurazko gardentasuna ekidin eta informazio publikorako sarbide eraginkorra sustatu nahi dira.
Soluzio praktiko eta tresna zehatzak eskaini nahi dira informazioaren trazabilitatea oinarria duen gardentasun sakona lortzeko.


Metodologia:
Tallerrak hiru atal izango ditu.
Lehenegoan, teorikoa, kudeaketa dokumentala eta gardentasuna lotzen dituen egungo legeria errepasatuko da. Maizen erabiltzen den hiztegia eta haren korrespondentzia teoria artxibistikoarekin landuko dira ere.
Bigarren zatian Ikusiko dugu gardentasun atari bateko informazioa sailkapen dokumentaleko koadro batera nola ekarri.
Hirugarren atalean aztertuko dira gardentasun politiketara konektatutako kudeaketa dokumentaleko siatemen ezarpenaren adibideak.

Programa

  1. Indarrean dagoen legeriaren berrikustea gardentasunari, informazio publikorako sarbideari eta kudeaketa dokumentalari buruzkoa. Kontzeptu teorikoen ebaluazioa: datuak, informazioa, dokumentua eta kudeaketa.
  2. Gardentasun aktibo eta pasiboaren eragina organizazioetan. Organizazioen front-officek behar duen informazio guztiaren bistaratzea.
  3. Kudeaketa tresnak organizazioen back-officean, datuen, informazioaren eta dokumentazioaren kudeaketarako. Gardentasun atari bateko informazioaren mappinga sailkapen dokumentaleko koadro batera.
  4. Efektu sozialak eta gardentasunari lotutako kudeaketa dokumentalaren potentziala ustelkeriaren kontrako borrokaren eremuan, organizazioen hobekuntzan, herritarren parte-hartzearen sustapenean eta, informazio publikorako sarbide eraginkorrean. Porrotak eta arrakasta kasuak.


Oharra
Tallerraren amaieran bazkaria izango da.
Ez da sartzen matrikularen prezioan.
Gelditzekoa bazara eman izena.

Programa jeitsi

Ikastaro guztiak
ikusi

  • Bazkideak: 50€
  • Ez bazkideak: 25€
  • Bazkideak langabezian: 75€

Bazkide izan nahi duzu? Abantaila handiak dituzu

Izena eman

  • Zure interesak babestu
  • Jardueretan parte hartu
  • Deskontuak ikastaraoetan izena ematerakoan
  • Lan eskeintzak jasotzea
  • Lantaldeetan parte hartzeko aukera
  • Informazio profesionala eguneratua eduki

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialak partekatzeko plugin batzuk erabiltzen ditugu gure webguneko zenbait orrialde sare sozialetan partekatu ahal izateko. Plugin hauek cookieak ezartzen dituzte orrialde bat zenbat aldiz partekatu den zuzen ikusi ahal izateko.